Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

3 gonbidatu ahuntzekin

Halaxe ba, Igande hontan ere kontu asko ta dendora gutxi izaan genuen. Lehen gonbidatua amnistiaren aldeko mugimenduko kide bat izan genuen. Apirilak 24an, datorren larunbatean, Pausoz pauso ekimena burutuko da eta honen inguruan aritu ginen.

Ondoren, Zutik Euskal Herria ezker abertzale osoaren proposamen berriaren inguruan aritu ginen E.A.ko kide batekin. Eta bukatzeko Iñaki Uriaren 2. bisita izan genuen. Gustora aritu ginen. Inaxio bera ere eroso sentitzen dela ezin dudarik egin.

Oraindik ere egunkariaren auzi ekonomikoan inputatua aurkitzen da eta ondoriyoz, berriro ere gure artera ekarri beharko degu.

Besteik gabe, hurrengo iganderarte!

Kaiolatik bueltan da lagunok!!!

Iepa kaixo!!! Hementxe gea berrize, aste santuan bueltan, gerra emateko prest, Sekulako goguakin egun hauetan ezagututako nobedadiak zuekin konpartitzeko!!!

Biharko saioan, labetik atera berriak diren hainbat diska izango ditugu entzungai, besteak beste, Gui boratto-ren Trills eta Notations EP-ak , Alexander Kowalsky-ren Puesta de sol izeneko lehergailu berria eta Robert Babicz-en Inmortal Changes izeneko LP atera berria. Gero, aurten atera diren perlarik garrantzitsuenak errepasatuko ditugu, eta bukatzeko, Dance klasiko pare bat jarriko ditugu, bereziki Diskoiraa-tarrei, Kote-ri eta Patxi Lope-ri eskeinita. Badakizue, ez galdu biharko zita lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!