Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautzen

ZarataZarautz berezia edukiko dugu gaurkoan, gonbidatu berezi bat izango dugu eta. Gaurkoan, Hell Division eta Dictadura taldeko abeslaria den Juanma izango dugu gurean.

1274047649054_f.jpg

Gaueko 21:30etatik 23:00etara, Erresuma Batuko talde askoren abestiak entzuteko parada izango dugu. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela eta internetez entzun nahi baduzue, HEMEN duzuela aukera. Ah!! eta Arraio Telebista ere bertan egongo da.

Boke jauna gaurkoan gurean!!!

Iepa kaxo!!! Gaurkuan Kaiolatiken Boke handiaren bixita izango dugu!!! Gure saioko kolaboratzaile den Azken portu-tar gazte honek gure gorputzak astindu egingo dituela agindu dit, beraz kontuz ibili 99.3a sintonizatzerakoan!!! Marc Houle-ren inguruan ere arituko gara, izan ere orain gutxi izan dugu Euskal Herrian. Hori guztia eta gehiago 8tatik aurrea Kaiolatiken!!!

        

ZarataZarautz berezia gaurkoan

Astearte berezia izango da gaurkoa. Irratiaren urteurrenaren atarian gaude eta ZarataZarautz irratsaioko lagunak zerbait berezia egin nahi izan dugu. Gaurko irratsaioa, 2 ordukoa izango da, 21:00etatik 23:00etara. A Desalambrar irratsaioari 30 minutu lapurtuko dizkiogu alegia.

1268007634033_f.jpg

Eta bertan, urte osoan zehar gure saioetan gehien entzun diren abestiak jartzen saiatuko gara. Beraz badakizue, gaur 21:00etatik aurrera egongo gara FMko 99.3an.

Rone-ren dooinuak gaur gure Kaiolan

Kaixo lagunok, gaurko eraso elektronikoko protagonista nagusia Erwan Castex (Rone) izango da. Paristar gaztearen doinuek zoratuta naukate, eta gaurkoan zuekin elkarbanatuko ditut. Horretaz gain hilabete honetan kaleratu den Fritz kalkbrenner-en philadelphia abestia estreinatuko dugu, beste nobedade batzuen artean. Beraz badakizue, ez galdu saioa eta UP THE KAIOLS!!!