Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Juanmaren bisita izango dugu gaurkoan ere

Bigarren aldiz edukiko dugu Juanma gure ZarataZarautz irratsaioan. Gaurko irratsaioaren lehen zatian, bere ama hizkuntzan abesten ez duten Hardcore taldeez mintzatuko gara, Poikkeus, Isterismo edo Stinky Toys bezalako taldeak entzun ahalko ditugu.

isterismo.jpg

Irratsaioaren bigarren zatian, nobedade berriei egingo diegu errepasoa. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea, edo bestela internetez entzutea.

Bi aste eta gero bueltan gara!!!

Iepa kaxo!!! Ba hementxe gara Pelaiosan-ak eta haien ondorioen bueltan, izan ere, oraindik dantzarako gogoa ez zaigu bukatu!!! Printzipioz, uda osoan zehar egongo nahiz zuen ondoan, bestelakorik balitz, jakinaraziko nizueke!!! Beraz badakizue, ostiralero 8tan hasi eta 9rak arte, elektronikari ateak irekiko dizkiogu gure etxeetan sartu dadin!!! UP THE KAIOLS!!!

EHZ Festibalaz hitzegingo dugu Atalka saioan

Kaixo atalkazaleok!

Lehengo astean aipatu bezala, ATALKAren azken saioa (oraingoz!) izango dugu gaur, opor usainak horditurik, eta udako etenaldi bat egitea erabaki baitugu.

Azkena baina ez kaxkarra; izan ere, gaurkoan EHZ Festibalari buruz arituko gara: honen nondik norako guztiak xokomiatuz. Eta nola ez, jaialdian bertan ikusi-entzun ahal izango diren talde ezberdinen musika entzuteko parada ere izango da. Eta ez ikaratu “festibal” hitzagatik: EHZ ez baita edozein festibal… Ohartuko zarete.

Azken saioa beraz gure konpainian igaro nahi baduzue, badakizue: 22’00etan daukazue zita!

ehz.jpg