Kaixo lagunok!!! Bueno bueno, udako oporren ostean bueltan da Arraio irratiko zurrunbillo elektronikoa!!! Bai, kurtso berria hasten dugu eta motxila iñoiz baino beteago daukagu gainera!!! Uda guztian bildutako nobedadeak, Euskal Herrian bixitan izan diren dj-ak (argazkiko Ellen Allien esaterako), klasiko pare bat… Ezinezkoa gaurko irratsaioa galtzea!!! UP THE KAIOLS!!!
Kategoria: Irratsaioak
Arraio Irratiko Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan, Irailaren 25ean. Goizean kalera irtengo gara prestatu berri dugun programazioa aurkezteko.
Udako oporraldia amaituta, lanean hasi gara berriz ere Zarauzko Irrati librean. Irratiko estudioa aldatu ondoren parrila berria prestatu dugu udazkenerako. Aurreko programazioarekin alderatuz, aldaketa batzuk jasan ditu, batipat arratsaldeko irratsaioetan.
Goizetan, Info 7ko Kale Gorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta la olla irratsaioez gozatzeko aukera izango duzue eta eguerdi partean, gure musika tarteak izango dituzue berriro ere. Arratsaldetan berriz, 17:00etako Anfora irratsaioa desagertu egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tas Tas irratiko Kaleko Bentanie saioa emitituko dugu.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrerako irratsaioetan ere aldaketak izango dira. Astelehenetan, Herrikolore magazina izango dugu. Asteartetan, Info 7ko Hegoaldeko ostatua eta gurean iada klasiko bat bihurtu den A Desalambrar saio internazionalista edukiko dugu. Asteazkenetan, Aititta Raduga eta Txolarre irratiko Bide okerretik… zuzen musika saioa. Ostegunetan berriz Irauli Uhinak saioa eta Ostiraletan Koska irratiko Munduko Sustraiak irratsaioa egongo da.
Gure irratsaioei dagokienez, aurreko Udaberriko zazpi irratsaioek jarraituko dugu. Honeiz gain, larunbatetan irratsaio hauen errepikapenak entzun ahalko dira.
Izerditan blai irratsaioak 3. Emayonk lori pala txapelketa antolatu du. Binakako pala txapelketa hau Irailaren 28tik Azaroaren 13ra izango da eta izen emateak Arrano, Tarin, Eguzki eta Putzuzulo Gaztetxean egin ahalko dira.
Izen emateko epea Irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta txapelketaren aurkezpena Irailaren 28an egingo da Gaztetxean bertan, arratsaldeko 19:30etan. Aurkezpen horretara, bikote bakoitzeko partaide batek azaldu beharko du gutxienez.
Honez gain, Izerditan Blaiko lagunak Irailaren 29an ekingo diote denboraldi berriari, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Aupa jendia!
Udako atsedenaldi luze honen ostean hemen gara berriro ere ahuntzak ostiyana jotzeko prest. Igande hontan Malintxe eta Jardinero soilik izango dira, Edonatori beste astebeteko atsedenaldia eman baitzaio. Igandekoa ez da betiko irratsaioa izango baina denboraldi berriari sarrera emateko erabiliko dugu.
Besterik gabe, igandean gaueko 9tan sintonizatu Arraio 99.3 fm eta bertan entzun ahalko gaituzue
Arraio Irratian burutu behar ditugun berrikuntzen ondorioz, ZarataZarautz irratsaioa egiteari utziko diogu denboraldi baterako.
Ahalik eta azkarren itzultzea espero dugu. Hurrenarte beraz!!!


