Iepa kaixo!!! Biharko saioan  Elektropeña-ren eskutik nobedade frexko frexkuak izangoitugu!!! Blond:ish, J.wiltshire edota Jimmy edgar-en doinuetaz gain, gure Booka Shade maiteen berriena ere ezagutuko dugu, Hori gutxi balitz, agenda elektronikoa eta lehiaketatxo eder bat ere edukiko ditugu!!! Beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! Gu gara zure asteburuko tranpoliña!!! UP THE KAIOLS!!!
Kategoria: Kaiolatik
Iepa kaixo kaiolazaleok, Elektropeña-ren konpromiso musikalak medio, gaur ezin izango da Kaiolatik saioa. Ala ere, lehengo asteko errepikapena jarriko dugu zuen gozamenerako!!!
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo lagunok, biharko saioan, martxoak 8, emakumeen doinuak izango dira protagonista gure kaiolan. Nahiz eta elektronika munduan gizon gehiago ikusten diren, emakume sortzaileak ere badaude, eta onak gainera. Adibide modura, gurekin izango dira Anja Schneider eta Ellen Alien bezelako izen historikoak, edota Maya jane coles eta Laura Jones bezalako izen berriagoak. Ordubetez, gela arroxa moretu eta emakumeek sortutako elektronikarekin gozatuko dugu. Beti bezala, 8tan hasi eta 9ak arte!!! UP THE KAIOLS!!!
Kaixo lagunok, biharko saioan Azpeiti aldeko doinuekin jarraituko dugu. Oraingo honetan Beba izango da gure gonbidatua. Kaiolatik Fest 2012-an gurekin izan genuen dj eta sortzaile honek, kobazulotik ateratako doinu ilunak ekarriko dizktigu gurera. Beti bezela, 8etan hasi eta 9rak arte, Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo kaiolazaleok, biharkoan ohorezko bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik Kaiolatik fest 2012-an gurekin egon zen Panda handia izango dugu, eta berarekin batera Alexander Loop gaztea izango dugu, besteak beste, aurtengo mixmaster txapelketako finalista!!!
Doinu ilunak nagusi, Azpeiti aldeko bi artista hauekin!!! Beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! UP THE KAIOLS!!!




