Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Fernando Mintek-ei omenaldia biharko Kaiolatik saioan!!!

Aurreko astean gure lagun Fernandok utzi gintuen! Makil gogorra izan da guztiontzat, baina biharkoan bere estilora gogoratuko dugu, izan ere, bere zaletasunik handienetakoa musika elektronikoa izan zen. Horregaitik, biharkoan omenaldi txiki bat egin nahi diogu Kaiolatik saioan. Elektropeña eta Xanpler-ek bere abesti gustukoenekin saio bat prestatu dugu, ordubetez, dagoen lekuan dagoela, berekin dantza egin nahi dugulako!!! Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!!  Up the kaiols!!! Beti gure bihotzetan egongo haiz dantzan!!!

fernando mintek

Sekulako Kaiolatik gaurkoan!!!

Iepa kaixo, aste santuko geldialdiaren ostean bueltan da musika elektronikoa!!! Gaurko saioan, Mihai popoviciu-ren berriena, Get physicalek kaleratu duen azkenengo ep-a edota Marc Houle-ren azkenengo abestia entzungo ditugu. Lehengo astean gure artean izan zen Matador Irladarra ere protagonista izango da, eta urteko perla handienetakoa ere entzungo dudu, Good guy mikesh & filburt-en eskutik!!! Ez galdu lagunok, sekulakoa izango da!!! Besarkada elektronikoak!!!