Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Anatz Nomaklimato handia biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok!!! Biharko saioan luxuzko bixita izango dugu. Izan ere, aspalditik gipuzkoako elektronika munduan bere izena letra larriz idazten dabilen Anartz Nomaklimato jauna izango da gela arroxean!!! Lezotarrak generazio askoren soinu banda elektronikoa osatu du azken hamarkadan, eta dudarik gabe inguruetako dj maitatuenetako da.

Iluntasunetik abiatuz, melodia sakon eta hipnotikoak sartu oi ditu bere sesioetan, beti ere base indartsu eta dantzagarriez lagunduta. Galdu ezinezko saioa lagunok, beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! Up the Kaiols!!!

10429360_334418526732409_4698012867821976795_n

Gaurkoan errepikapenarekin konformatu behar!!!

Kaixo Kaiolazaleok, agenda arazoak medio, gaurkoan ezingo dugu saioa zuzenean egin. Ala ere zuen ordubete elektronikoa izango duzue. Lehengo astean Alex Niggemann eta Kiasmos-ei eskeinitako saioa entzun ahal izango duzue. Barkatu eragozpenak eta UP THE KAIOLS!!!

IMAGEN-13110786-2

Urteko 3. eraso elektronikoa!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetako saioak protagonista ugari izango ditu. Hasteko Islandiatik datorren Kiasmos bikotea ezagutuko dugu, beren piano eta melodia sakonekin gozatuz. Gero Berlin aldera joango gara, izan ere, hurrengo astean Alex Niggemann handia izanen dugu Euskal Herria, eta gaur noski tartetxo bat eskeiniko diogu gure saioan. Amaitzeko berriz azken orduko hainbat argitaralpen entzungo ditugu, tartean Prodigy talde mitikoaren single berria. Ez galdu lagunok, 8tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Kiasmos_-_TodaysArt_20140927_-_Stephan_Kaffa__002

Zizu-ri eskeiniko diogu gaurko Kaiolatik!!!

Kaixo kaiolazaleok! Aste honetan albiste gogorra jaso dugu. Musika elektronikoaren maitale handia zen Zizu Azkoitiarra zendu bait da. Txalintxo tabernaren gidari, asko eman dio azken urteotan Gipuzkoako eszena elektronikoari, eta Kaiolatik saioan beti eskertuko dugu bere esfortzu eta lana. Pasa den urteko Maiatzean gure gela arroxean izan genuen sesio eder bat botatzen, eta gaurkoan saio hori entzungo dugu errepikatuta. Modurik onena gure lagun Zizu gogoratzeko!!! Berak esango lukeen moduan, EGURRE TA TXAPAAAA!!! UP ZIZU!!!

10906490_395244703983124_2515941568595733910_n

Urteko lehenbiziko Kaiolatik Elektropeñarekin!!!

Iepa kaixo, iltzeberrion kaiolazale guztioi!!! Gaur urteko lehenbiziko deskarga elektronikoa burutuko dugu Arraio Irratian!!! Pasa den  urte bukaerako algitaralpen esanguratsu batzuk estreinatuko ditugu, eta baita horrenbeste entzun ez diren abesti puska eder bat ezagatu!!! Modurik onenian hasiko deu urtia lagunok, dantzan!!! UP THE KAIOLS!!!

10885440_10205366244416058_1070675826093053059_n