Category: Bapateko Unibertsoa


Apakaxou!

Gipuzkoa Bertsotan ekimenak asteburu hontan ere Zarauztik errepresentaziyo polita izan du. Hain zuzen ere, Aimar Sorazu eta Aitor Urbieta izangoitugu gela arroxian. Aurreko asteburuetako saiuak ere izangoitugu entzungai. Erronkak erronka, Imanol Belokik erantzun du bere puntu eraztuna eta ia zeiñi jarri diyon hurrengoako ardura.

 

Beti bezela 20tatik aurrea 99.3 FM-n!

Iepa iepa!!

Aste hontakua re Gipuzkoa Bertsotan ekimenan inguruan jungo zaigu. Julen Zulaika zarauztarra izango deu elkarrizketatu eta baita Mutrikuko saiuak izantzitun ondoriyo extrabertsolaritzakuak jorratu ere. Nola ez puntu-eraztunak’e izangoitugu gurian: aste hontan ” Labi”-na.

Astero legez 20tan 99.3 FM!

Asteburu hontan hasi da Gipuzkoa Bertsotan ekimena Asteasun. Dagoeneko lau zarauztarrek parte hartu due. Hoien artian gañea batek saiua irabazi zun eta bea izango deu elkarrizketatua saio berian abestu zun beste bertsolaiakin batea: Markel Eizagirre ta Beñat Jauregi hain zuzen ere. Gorka Nieto “Abuelon” puntu-erantzun estratosferikua ere izango deu.
Ohi bezela 99.3 FM-n!!!

Kaxo kaxou!!

Aste santuan sayoik ein ez arren, lana beltz inda dator aste hontako Bapateko Unibertsoa. Osinalde, Ganbara Berotzen eta Plazatik Gaztetxerako saiuei eingo dieu errepasua. Patxi Iraolai ere aipamena nola ez eta Puntu-eraztunetan Ainhoa Lopen erantzuna izango deu. Zerbait geyo eska diezaiokeu aste hasierai?

20tatik aurrea, 99.3 FM!

 

 

 

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko beroketa lanak aurrera doaz eta apirilaren 26an Ganbara Berotzen 2. saioa edukiko dugu Putzuzulon bertan.

Gaueko 22:00etatik aurrera 6 bertsolari edukiko ditugu lehian. Julen Zulaika, Beñat Jauregi “Fede”, AsierAzpiroz, Iñigo Izagirre, Ane Zuazubiskar,eta Aitor Salegi edukiko ditugu. Sarrera berriz, 3 eurokoa izango da. Eta lasai azaldu ezin duenak, Arraio Irratiak zuzenean emitituko du eta.

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]