Press "Enter" to skip to content

Egilea: zaratazarautz

Astearte berri honetan zaratazarautz irratisaioan Iñor ez! talde zarauztar zaratatsua izango dugu gonbidatu. Atera berri duten beraien maketataz hitzegingo dugu, hortaz eta beste hainbat gauzataz, asike, ez ahaztu asteartea 22tatik aurrera!!

Eta.... zaratazarautzek beste kontzertu bat iragartzen du Osteguna hamaikarako. Bi talde izango ditugu zuzenean putzuzulon:

Atraku - eibarretik punka egiñez
Zuschanden - alemierdatik hc/punk/crust bortitza egiñez

ez galtzekua alegiya... hau dana 23tako bukatuta egon behar du, beatzik aldera hasiko da.
azaldu!

Peel Sessions-ak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan John Peel esataria izan dugu gogoan eta bere Peel Sessionsak ere bai. Hainbat talde grabatu zituen urteetan zehar eta 70 hamarkada bukaera eduki ditugu saioan.

Hontaz gain, Berlingo Herne ere eduki dugu gogoan. Irratsaioaren lagun minaeta Berlingo Punk mugimenduko klasiko batek aurreko astean joan zitzaigun eta gure irratsaio xumean gogoratu nahi izan dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berri HEMEN.