Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Irailaren 22ko saioa entzungai dago iada

Irailaren 22an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Oraingoan ez genuen inorren bisitarik izan eta B jaunak eta Lagun Izoztuak bakarrik egin zuten saioa. Gainera arazo tekniko txiki batzuk izan genituen, baina saioa oso elegante irten zen. Vicepresidentesen lan berria, Mistkaferren maketa, Metralleta, Humilitate, Andanada 7, Rainbow of Death… Denetarik jarri genuen.

Playlista ikusi nahi baduzue, Klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, podcastean duzue:

21:30etan itxi itzazue etxeko lehio eta ateak

Mattingunen bisitaren ondoren, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira gaurko ZarataZarautz irratsaioan. Gaurkoan, aste honetan egongo diren kontzertuen berri emateaz gain, azken aldian eskuratutako nobedadeen inguruan hitzegingo dute.

dirt.jpg

Honez gain, Putzuzulon izan diren kontzertu batzuen inguruan hitzegingo dute eta bertako talde batzuen abestiez gozatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FM-ko 99.3an.

Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertua Putzuzulon

Irailaren 24an, ostegunean eta ZarataZarautzen eskutik, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 20:26etatik aurrera, Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

Decapante Madrildarrak, noise-punk tekniko experimentala lantzen dute, oso urrutira bidaiatzeko.

Kamorrah talde donostiarrean berriz, farandula zaratatsuko jende ospetsua ikusi ahalko dugu. Rambo Batasuna, Rafa Kobory, Azofra Freaknation… grindcorea egiten noski!!

Aste barruan izanik, kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar du. Beraz, norbaitek bi talde hauek ikusteko interesa badu, puntual etortzea eskertuko genuke.

kamorrah.jpg

Jokatu ezazue paletan Izerditan Blai irratsaioarekin!!

Aurten ere Izerditan blai irratsaioak Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean ekitaldi bat antolatu du. II. “Emayon/k Lori” pala txapelketa hain zuzen.

Binakako pala txapelketa hau urriaren 1etik 31era jokatuko da eta partidak 25 tantura izango dira.

Izen ematea irailak 30a baino lehen egin behar da TARIN, ARRANO, EGUZKI edo GAZTETXEAN bertan, bikoteko 10 eeuuro ordaindu behar dira.

Txapelketaren aurkezpena urriak 1ean 19.00tan egingo da Putzuzulo Gaztetxean, bikoteko partaide bat agertzea beharrezkoa da.

Finalistentzat garaikurrak ta urriak 31ean egingo den herri bazkarirako txartelak egongo dira.

Beraz badakizua hasi entrenatzen ta palak astintzen!