Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Entzun Azaroaren 5eko Brainstorming saioa

Itzel joan zen Azaroaren 5eko Brainstorming saioa. Hasiera batean, sortze lanetan dagoen Antzerkizale elkarteko kide batekin genuen zita baina honek ezin izan zuen bertaratu. Hala ere zer hitz egin izan genuen.

Hasteko, Gaztetxeko urteurreneko lehen egunei errepasoa egin genion. Honez gain, Azpeitian, gaurtik hasita eta Azaroaren 29ra arte burutuko den XXVII. Euskal Antzerki Topaketen inguruan jardun genuen. Ondoren, Babiloniako loreak antzezlanaren inguruan hitzegin genuen. Antzezlan hau, Antzerkiola imaginarioko lagunek egiten duten lana da.

untitled.bmp

Saioa amaitzeko, Ipar Irlandako artista handi baten kantua jarri genuen. Irratsaio hau entzuteko, podcastera joan zaitezte

Bertsolari txapelketa nagusiko final aurrekoak Arraio irratian!!!

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiko bi final aurrekoak Arraio irratian entzun ahalko dira. Info 7 irratiarekin konexio berezia egingo dugu larunbat eta igandean, Bergarako eta Gasteizko final aurrekoak entzuteko.

Larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bergarako Udal pilotalekuan Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martin ariko dira elkarren aurka.

bergara_bertsolariak.png

Igandean berriz (hau ere 17:00etatik aurrera), Gasteizko Europa pabiloian, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Iñaki Zelaia, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Maddalen Arzallus egongo dira lehian.

gasteiz_bertsolariak.png

Beraz badakizue, Bertsoen zale zaretenok, larunbat eta igandean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera sintonizatu FMko 99.3a.

Entzun ZarataFesten inguruan eginiko saioa

Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.

Saioa podcastean duzue. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.

Etiopiaz mintzatu ziren Bitacora Kaiera saioan

Etiopiara eginiko bidaia batetaz hitzegiten egon ziren Azaroaren 2ko Bitacora Kaiera irratsaioan. Ordu t´erdi luzez bertako abenturak kontatzen ibili ziren hilabete oso batean Afrikar herrialdean egon ziren hiru lagunek. Honez gain, Pelloren ahotsa berriz entzun ahal izan genuen Arraioko uhinetan.

etiopia_0.jpg

Irratsaioa entzun nahi duenak, podcastean du:

II. ZarataFest jaialdia ZarataZarautzen

Azaroaren 3ko saioan, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren barnean burutuko den II. ZarataFest jaialdian parte hartuko duten taldeez jardungo gara. Aurtengoan, Galiziatik datozen Hongo eta Black Panda taldeez gain, Soraluzeko KaosarenerasoaK, Torrelavegako Roman Castevet eta Logroñoko Raiser taldeak ariko dira. Talde guzti hauen errepasoa egingo dugu irratsaioaren lehen zatian.

zaratafest.jpg

Honen ostean, gure blog bikainean orain arte jarri ditugun taldeen errepasoa egingo dugu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera.