Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Bertsolari txapelketa nagusia berriz ere Arraion

Nahiz eta aurreko astebukaeran arazo dezente izan genituen bertsolari txapelketarekin konexioa egiteko, guzti hau konpondu dugu eta astebukaera honetako saioak ere Arraio irratitik emitituko ditugu. Astebukaera honetan, Tolosan eta Hendaian izango dira saioak.

Larunbatean, Azaroaren 14an eta Tolosako herrian, Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak ariko dira Usabal Polikiroldegian. Egun honetako aurkezlea Saroi Jauregi izango da.

tolosa_bertsolariak.png

Igandean berriz, Azaroaren 15ean eta Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeita jardungo dira, Zuriñe Iarritu aurkezle moduan dela.

hendaia_bertsolariak.png

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Info 7 irratiarekin konexioa burutuko dugu bi irratsaioak emititzeko.

Nafarroako antzerki eskolaz hitzegin genuen Brainstorming saioan

Azaroaren 12ko brainstorming irratsaioan benetan interesgarri joan zen beste behin ere. Saioari hasiera emateko, Zumaiako Ihintza tabernako komuna nola diseinatu duten komentatu genuen. Ondoren, Zura taldearen kiribil diskaz mintzatu ginen eta eman behar dituzten azken kontzertuez jardun genuen.

Saioaren azken atalean berriz, Nafarroako Antzerki Eskola izan genuen hizpide. Aurten, Nafar gobernuak bere dirulaguntzak murriztu dizkie eta kinka larrian daude bertako langile eta ikasleak. Guzti hau salatzeko, mobilizazio batzuk burutzen dabiltza azken egun hauetan eta guzti honen berri izateko telefono bidezko elkarrizketa bat burutu genuen bertako ikaslea den Jaionerekin.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Burux Lee taldearekin eginiko irratsaioa entzungai dago iada

Azaroaren 10ean Burux Lee taldearekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioaren lehen orduerdian nobedade berri batzuk entzuteko aukera izan genuen B jaunaren bitartez. Hurrengo ordubetean, Burux Leeko lagunak izan genituen Arraioko gela arroxean taldeari buruz hizketan. Diska berria, Europan zehar burututako bira eta etorkizuneko asmoez hitzegin genuen beraiekin.

Irratsaioa Podcastean duzue. Egun hontako playlista berriz HEMEN.

Entzun ahuntzaren Azaroaren 8ko saioa

Benetan interesgarria izan zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioko Azaroaren 8ko saioa. Beti bezala, irratsaioari hasiera emateko, wikipediako efemerideak izan genituen. Honen ostean, jardineroren efemerideak entzuteko aukera ere egon zen.

Irratsaioaren lehen atalean, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena izan genuen hizpide.

untitled1.bmp

Eta saioaren azken orduan, gonbidatu berezi bat eduki genuen irratiaren uhinetan. Udaletxeko zinegotzia den eta Gazteria sailaren buru den Andoni Ibarguren izan genuen, Kuadrila egunaren inguruan hitzegiteko. Hala ere saioa luzatu egin zen eta kuadrila egunaz gain, Gaztetxearen inguruan ere mintzatu ziren. Irratsaioa podcastean duzue: