Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Entzun Atalka irratsaioaren lehen saioa

Atzo, irratsaio berri bat estreinatu zen Arraio Irratiko uhinetan. Atalka saioak, Amatista irratsaioak utzitako hutsunea beteko du hemendi aurrera. Nahiz eta ordu beteko saioa izan, atzokoa dezente luzatu zen eta bertan Zarauzko Gazte Mugimenduari errepaso zabala eman zitzaion. Pertsona ezberdinen ahotsen bitartez, herrian egon ziren eta dauden 3 Gaztetxeen inguruan eta hiru garai ezberdinen inguruan hitzegin zuten.

zaga.bmp

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Gernikan eta Iruñean hasiko den bigarren itzulia Arraion

Gernikan eta Iruñean hasiko diren Bertsolari txapelketako kanporaketak Arraio Irratitik entzun ahalko dira beste behin ere.

Azaroaren 21ean, larunbatean eta Gernikako Jai Alai pilotalekuan, Sustrai Colina, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza eta Jon Martin ibiliko dira norgehiagokan, Bernardo Mandaluniz aurkezle lanetan dela.

gernika_bertsolariak.png

Igandean berriz, Azaroaren 22an eta Iruñeako Anaitasuna pabilioian, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga jardungo dira, Alaitz Rekondoren gidaritzapean.

iruna_bertsolariak.png

Bi egunetan, Info 7 irratiarekin egingo dugu konexioa FMko 99.3an bi saioak entzun ditzazuen.

Entzun Arrautz Ustelekin eginiko irratsaioa

Entretenitua izan zen Arrautz Ustelak talde Oriotarreko bi abeslariekin egin genuen ZarataZarautz saioa. Beraien ibilbide luzeaz hitzegin genuen eta etorkizunean dituzten asmoez ere. Honez gain, Orio herrian Gaztetxearekin duten kontuez ere mintzatu ginen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, Podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Arrautz ustelak taldea Zaratazarautzen

Azaroaren 17ko ZarataZarautz saioan, Orioko Arrautz Ustelak taldea izango dugu gonbidatu gisa. Beraien ibilbideari buruz, kontzertuei buruz eta etorkizunean dituzten asmoei buruz hitzegingo dugu oraingoan. Grabaketaren bat entzuteko aukera ere izango da.

arrautz-ustelak.jpg

Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

Entzun ahuntzen beste eztul bat!!

epala!!!

Igande hontan ere makina kontu izan genituen Ahuntzaren gauerdiko eztulan. Ez genuen izan gonbidaturik eta ondorioz, Malintxe, Edonato eta Jardineroren arteko solasaldi benetan interesgarria izan genuen.

Alde batetik, herritar askoren ahotan dagoen kontu bat izan genun hizpide: bizikleten afera. Eta bestetik, Xakela Gaztetxe Asanbladakoek larunbatean kalean antolatutako eguna hartu genuen gaitzat.

Gai mamitsua benetan. Instituzioaren jarrera, gazteen independentzia hauekiko… Noski, Jardineroren efemerideak ere izan genituen.

Eta hurrengo astean berriz gonbidatu bat izango degu ezker abertzalearen proposamenaren inguruan hitzegiteko, herriko kontuak alde batera utzi gabe.

Ba hoixe, nahi izan ezkero grabazioa entzun hemen behean klikatu, eta ausnartu! ez, Esnatu!