Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Udaberriko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu

Udaberriarekin ere doinu zaratatsuak edukiko ditugu FMko 993an. Asteartero egiten dugun bezala, zer hitzegin eta entzun edukiko dugu oraingoan ere. Gaurko saioan, Zarauzko talde batzuk Aste Santutan egin behar dituzten biren inguruan jardungo gara.

funk.jpg

Honez gain, inguruan dauden kontzertuen berri ere emango dugu eta saioaren amaieran, abesti eta talde berri batzuk entzuteko parada edukiko dugu.

Guztia, gaur gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 993an edo internet bidez.

Amaitzeko, datozen bi aste hauetan ZarataZarautz irratsaiorik ez dela egongo jakinarazi nahi dizuegu, Europar biran ibiliko gara eta Diskoiraa taldearekin.

Txilera berriro ere

Igandean ere ez genuen ixiltzeko parada hartu eta arraioko egoitzan izan ginen Malintxe “koibas”, Jardinero “Purillo” eta Edonato “pureta”. Udaberriari ongietorria egiteko, hara non etorri zitzaigun jardinero 2 purito eta koiba handi batekin. Noski, koiba handia Malintxek hartu zuen.

Beti bezala efemerideei eman genien tartea eta honen ostean asteko errepasoa egin genuen. Mass median kontuak, manipulakzioak,… Komunilabide ofiazialen “perlak”, alegia.

Eta oraingoan ere gonbidatu bat izan genuen. Orain 2 aste gurera torri zen Maurizio txiletarra.
Lurrikara lehenengo pertsonan pairatu zuen eta hortaz aritu ginen. Txileko gobernu aldaketaz, lurrikarak sortutako hodamenan aurrean gobernuak hartutako erabakiak, nola aurreikusten den etorkizuna,… Gai asko ikutu genituen.

Benetan entzuteko irratsaio interesgarria. Dudik barik. Badakizue ba, tartetxo bat hartu, merezi du eta.

Besterik gabe, hurrengo iganderarte ba!!

Udaberriko programazioa aurkeztu genuen Ostiralean

Urtaro berriari hasiera emateko, Arraio irratiaren programazio berriaren aurkezpena egin genuen Ostiralean, Martxoaren 19an. Arratsaldeko 18:00etatik hasita, bi orduko saio luze bezain interesgarria eskeini genuen gure uhin libreetan programazioa berriaren nondik norakoez hitzegiten.

Honez gain, Zarauzko karriketatik ere bueltaka ibili ginen irrati erraldoi batekin programazio berriaren kopiak banatzen.

Irratsaio interesgarri hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue entzungai:

Ostegun honetan ez dugu Atalka saiorik izango

Ostegun honetan,Putzuzulo gaztetxean kontzertuak ditugula ikusirik, saiorik ez egitea pentsatu dugu.

Baina iadanik badakigu datorren irratsaioan zertaz ariko garen berriketan.Esan genizuen bezala, tarteka musika saioak izango ditugu entzungai eta datorren asterako musika saio bat prestatu dugu. 80.hamarkadan ain entzuna egin zen “La movida madrileña”-ren inguruan hitz egingo dugu. Hamarkada horretan murgildu eta garai haietako musikaz gozatu ahalko duzue.Hauen artean egongo dira; Alaska, Radio Futura, Paralisis permanente, Ejecutivos agresivos, Siniestro…etab.

Beraz, ostegun honetan ez baina datorrenean entzungai egongo gara Arraio Irratian.

Ondo segi!!