Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

“The Boss” Highway 9n

Hiru asteko oporraldien geroztik, ostegun arratsaldeko 20tan HIGHWAY 9 inoiz baino indartsuago dator.

Ordubete paregabe bat eskainzteko helburuarekin, aste honetan 00′ hamarkadan Bruce Springsteen-en abestirik onenak entzungo ditugu, “The Rising” diskatik “Working On A Dream” diskararte. Abeslari estatubatuarraren bigarren urrezko etapa kontsideratzen den hamarkada honetan, “Girls in their summer clothes”, “Waitin’ on a sunny day”, “Jesse James” edota “The wrestler” abestiak jaio ziren. Aitzaki ona Arraio Irratia piztu eta rock eta country soinu onenak entzuteko.

Ez galdu!

bruce-springsteen-2009-001.jpg

3 gonbidatu ahuntzekin

Halaxe ba, Igande hontan ere kontu asko ta dendora gutxi izaan genuen. Lehen gonbidatua amnistiaren aldeko mugimenduko kide bat izan genuen. Apirilak 24an, datorren larunbatean, Pausoz pauso ekimena burutuko da eta honen inguruan aritu ginen.

Ondoren, Zutik Euskal Herria ezker abertzale osoaren proposamen berriaren inguruan aritu ginen E.A.ko kide batekin. Eta bukatzeko Iñaki Uriaren 2. bisita izan genuen. Gustora aritu ginen. Inaxio bera ere eroso sentitzen dela ezin dudarik egin.

Oraindik ere egunkariaren auzi ekonomikoan inputatua aurkitzen da eta ondoriyoz, berriro ere gure artera ekarri beharko degu.

Besteik gabe, hurrengo iganderarte!