Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu bihar

Arraio Irratiko Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan, Irailaren 25ean. Goizean kalera irtengo gara prestatu berri dugun programazioa aurkezteko.

Udako oporraldia amaituta, lanean hasi gara berriz ere Zarauzko Irrati librean. Irratiko estudioa aldatu ondoren parrila berria prestatu dugu udazkenerako. Aurreko programazioarekin alderatuz, aldaketa batzuk jasan ditu, batipat arratsaldeko irratsaioetan.

Goizetan, Info 7ko Kale Gorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta la olla irratsaioez gozatzeko aukera izango duzue eta eguerdi partean, gure musika tarteak izango dituzue berriro ere. Arratsaldetan berriz, 17:00etako Anfora irratsaioa desagertu egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tas Tas irratiko Kaleko Bentanie saioa emitituko dugu.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrerako irratsaioetan ere aldaketak izango dira. Astelehenetan, Herrikolore magazina izango dugu. Asteartetan, Info 7ko Hegoaldeko ostatua eta gurean iada klasiko bat bihurtu den A Desalambrar saio internazionalista edukiko dugu. Asteazkenetan, Aititta Raduga eta Txolarre irratiko Bide okerretik… zuzen musika saioa. Ostegunetan berriz Irauli Uhinak saioa eta Ostiraletan Koska irratiko Munduko Sustraiak irratsaioa egongo da.

Gure irratsaioei dagokienez, aurreko Udaberriko zazpi irratsaioek jarraituko dugu. Honeiz gain, larunbatetan irratsaio hauen errepikapenak entzun ahalko dira.

udazkena_koloretan.jpg

Izerditan blai saioak Pala txapelketa antolatu du

Izerditan blai irratsaioak 3. Emayonk lori pala txapelketa antolatu du. Binakako pala txapelketa hau Irailaren 28tik Azaroaren 13ra izango da eta izen emateak Arrano, Tarin, Eguzki eta Putzuzulo Gaztetxean egin ahalko dira.

3pala_txapelketa.jpg

Izen emateko epea Irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta txapelketaren aurkezpena Irailaren 28an egingo da Gaztetxean bertan, arratsaldeko 19:30etan. Aurkezpen horretara, bikote bakoitzeko partaide batek azaldu beharko du gutxienez.

Honez gain, Izerditan Blaiko lagunak Irailaren 29an ekingo diote denboraldi berriari, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Ahuntzaren gauerdiko eztula igandean hasiko da

Aupa jendia!

Udako atsedenaldi luze honen ostean hemen gara berriro ere ahuntzak ostiyana jotzeko prest. Igande hontan Malintxe eta Jardinero soilik izango dira, Edonatori beste astebeteko atsedenaldia eman baitzaio. Igandekoa ez da betiko irratsaioa izango baina denboraldi berriari sarrera emateko erabiliko dugu.

Besterik gabe, igandean gaueko 9tan sintonizatu Arraio 99.3 fm eta bertan entzun ahalko gaituzue

Euskal Jaitan sintonizatu Arraio irratia!

Udako oporraldia amaituta Arraio irratiko kideak bueltan gara. Eta urtero bezala, Euskal Jai egunerako programazioa aldatu dugu. Irailaren 9an, ostegunean eta goizeko 09.00etatik aurrera, Euskal musikarik onena entzuteko aukera egongo da.

Beraz badakizue, kalean, tabernan edo txosnetan bazauedete, sintonizatu FMko 99.3a.

euskal.jpg

Bestetik, Irailaren 25ean aurkeztuko dugun programazioa osatzen ari gara iada. Horregatik, Arraio irratian irratsaiorik egin nahi duen norbait baldin badago, arraio@arraio.net edo zaratazarautz@arraio.net helbidera idaztea eskatzen dugu.