Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Politika sozialak, Arkaitz Fullaondorekin

Kaixo lagunok!

Aste honetan Arkaitz Fullaondo izango dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan, EHUko irakasle eta soziologoa. Gaur egun erakundeetaik bultzatzen diren politika sozialei buruz arituko gara berarekin: gizartearen egoera soziala aztertu, eta politika horiek dituzten eraginei begiratuko diegu. Hori, eta aste honetan albiste izandako beste hainbat kontu ere aipatuko ditugu.

Eta gogoratu AGEren kamiseta dotoreak gela arroxean ditugula dagoeneko! Irratsaiora deitu besterik ez duzue egin behar: 943 86 81 83. Deitu, eta zerbait esan, noski! Arkaitz-Fullaondo_EDIIMA20151022_1096_4

Hori dena, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian. Ez galdu! FM 99.3!

 

Elkartasuna, hemen eta orain

Kaixo lagunok!

Irratsaio mamitsua dugu gaurkoan ere. Hasteko, atzo Bilbon euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde izandako manifestazio erraldoia izango dugu hizpide. Hamarka mila lagun irten ziren Sarek antolatutako martxan, Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloaren atzean.

Beste elkartasun ekintza bati buruz ere arituko gara ondoren. Errefuxiatuen egoeraz hitz egingo dugu Begoña Huarterkin. Hainbat errefuxiaturi Greziatik Euskal Herrira etortzen laguntzeagatik atxilotu zuten Mikel Zuloagarekin batera. Ikusi eta bizi izandakoaz hitz egingo dugu gaur Huarterekin.

 

Hori dena, betiko legez, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3! Bai horixe!

Gure gainetik izarrak bakarrik!

Gabon ahuntzaleok!

Gazte mugimenduei begira jarriko gara gaurko saioan, Gazteraiki dinamikari begira, zehazki. Arloz arlo sistema kapitalista eta heteropatriarkalari alternatibak eraikitzeko prozesuan, urrats garrantzitsua egin zuten mila gazte inguruk joan den asteburuan, Barañainen (Nafarroa). Han eta hemen lantzen ari diren proiektuei buruz aritu ziren Gazteraiki topaketetan, eta han ondutakoaren uzta ekarriko digu gaur zarauztar gazte batek gela arroxeraino.

Astearen errepasoa eta beste hainbat kontu ere izango ditugu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

gazteraiki

Kartzelak, errauskailua eta koplak

Kaixo lagunok!

Saio bete-betearekin gatoz gaurkoan ere. Hasteko, Putzuzulo amets fabrikan antolatutako egitarau baten berri jasoko dugu. Espetxeen aurkako zikloa antolatu dute abenduaren 13tik 20ra, hainbat hitzaldi eta emanaldirekin. Putzuzulon izan ohi den beste ekitaldi bati buruz ere arituko gara segidan antolatzaileekin, hamargarren urteurrena baitu aurten Kopla Txapelketa sonatuak. Bukatzeko, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batekin hitz egingo dugu, proiektuaren inguruko azken berriak jasotzeko.

Eta aspaldiko partez Malintxeren tartea espero dugu aste honetan! Ea! Hau dena, betiko lez, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

zikloa-1024x724