Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Preso eta iheslarien alde Bilbon eginiko ekitaldi internazionalistak

Kaixo denoi!

Gaurko saio honetan Zirrik eta Edonatok piper egin dute eta I-Jauna bakarrik utzi dute gela arroxean. Dena den, kazetari lanetan ibili ginen larunbatean Bilbon burutu zen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko manifestazioan eta Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunak deritzan elkartasun komiteek antolaturiko ekimenetan izan ginen grabagailua eskutan.

Ekitaldia, Altsasu eta Iparra Galdu Baiko lagunen esker mezuak, Nekane Txapartegi eta 18/98 makrosumarioko testigantza gordinak eta kanpotik etorririko jendearen hitzak izan ditugu esklusiban. Entzun ezazue!

Urteko lehen eztula, presoen eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketaz

Urte berria hasi dugu eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula ere bai!

2018ko lehen irratsaioan Zarautzen burutu den Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko V. eskubaloi txapelketa izan dugu hizpide.

Lehen eskutik antolatzailei, herri ezberdinetako taldeei eta inguruan zebiltzanei eginiko elkarrizketak eta ekitaldiko zatiak eskeini ditugu. Entzun ezazue!

Zarauztik ere, Ibon libre!

Ibon Iparragirre preso politikoaren hil ala biziko egoera dela-eta, ekimen bat egin dute hainbat lagunek larunbat goizean Zarautzen. Iparragirre Arrasateko erietxe batean dago orain, baina preso oraindik. Libre nahi dugu, bizirik eta libre! Gaitz larriak dituzten presoak askatu!

 

 

Urtea bukatzeko, Danda!

Kaixo lagunok!

Egin dugu ba urteko azken irratsaioa ere, modu ezin hobean gainera. Danda gazte asanblada berriko hiru kide izan ditugu gela arroxean, eta sortzen ari diren mugimenduaz zein herriko hainbat gairen inguruan aritu gara solasean. Aspaldiko partez, gainera, Edonato ere etorri da irratira bere galdera-hausnarketak egitera.

Gogoratu, 2018an erkingo diogu berriz irratsaioari Arraioko uhin askeetan. Beti bezala, igandero 21:00etan, FM 99.3!

Orain presoak! Kronika Parisetik

Kaixo ahuntzok!

Aste honetako saioan euskal preso politikoen aldeko Pariseko mobilizazio historikoa dakargu Arraioko uhinetara. Abenduaren 9ko manifestazioan eta aurreko egunetako martxan izan gara ahuntzok, eta bertako kronika ekarri dugu motxilan.

Tartean, Luhusoko operazioan atxilotutako Mixel Berhokoirigoin bakegileari elkarrizketa egin diogu, baita azaroaren 16tik Frantziako Estatu osoan biran aritu diren Unai eta Ieltxuren testigantza jaso ere.

Hori eta gehiago, igandero 21:00etan, Arraio Irratian! FM 99.3!