Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Sare Antifaxistako kideak Arraion

Kaixo ahuntzok!

Azken egunetan hainbat istilu izan dira Moskuko Spartak taldeko jarraitzaileak Euskal Herrian izan direla eta, faxistak haietako hainbat. Azken gertakarien inguruan eta mugimendu antifaxista jasaten ari den kriminalizazioaren inguruan hitz egingo dugu Sare Antifaxistako kide batekin.

Horrez gain, Ahoztar Zelaieta ere izango dugu gurekin, kolaboratzaileen txokoan. Gainera, ostiralean Hernaniko langileen babes sareko kideak Putzuzulon izan zirela-eta, haiekin grabatutako elkarrizketa txiki bat ere emango dugu.

Hau dena, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Herri Unibertsitatea eta Xabier Mazakaga

Kaixo lagunok!

Aste honetan bi elkarrizketa mamitsu izango ditugu Ahuntzan. Batetik, ikasle mugimenduko kide batekin arituko gara Herri Unibertsitatearen inguruan; maila lokalean ari dira orain, eta aurten martxoaren 14 eta 15erako egin dute deialdi nazioanala, Ibaetan.

Bestetik, Portu-Sarasola kasuko azken epaiaren harira, torturari buruz aritzeko aukera izango dugu Xabier Makazaga zarauztarrarekin.

Beti bezala, 21:0oetatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Italia eta Lekore

Kaixo lagunok!

Elkarrizketa mamitsua izango dugu aste honetan ere. Hauteskunde kanpaina betean dira Italian, eta Maceratako erasoak mahai gainean jarri du faxismoaren arazoa. Potere al Popolo mugimenduko kide Davide Angelilli elkarrizketatuko dugu kontu horien eta, oro har, herrialdeko egoeraren gainean.

Kolaboratzaileen txokoa, berriz, Paul Beitiak beteko digu, Lekore aldizkariaren ingurukoekin. Hori dena, ahuntzon umore finaz lagundua.

Igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Lakaritarrak eta planto feminista emeferideez lagunduta

Kaixo!

Aste honetako irratsaioan bi kolaboratzaile izan ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Lehenago ordea, efemerideak sakon aztertu ditugu, otsailaren 4 izanik hainbat gertakari interesgarri pasa baitziren iraganean.

Lehen kolaborazioa Lakatiko Leire Udabek egin digut KoopFabrika-ri buruz eta ondoren bi errezeta goxo egiteko argibideak eman dizkigu. Bigarren kolaborazioa Edurne Epeldek egin du eta martxoaren 8an burutuko den planto feministari buruz aritu gara.

Saioa amaitzeko, errepresioa izan dugu hizpide, azken asteetan izan diren hainbat kasuren berri eman dugularik.

Entzun ezazue!

Siriatik testigantza

Kaixo lagunok!

Irratsaio mamitsua izango dugu asteon ere Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Sirian mediku lanetan ibili da Jonpi, Mugarik Gabeko Medikuekin, eta han ikusi eta bizi izandakoak ekarriko dizkigu gela arroxera. Gerra amaigabe batean murgilduta dago Siria azken urteetan, eta horren ondorioak gertuagotik ezagutu ahal izango ditugu gaur.

Kolaborazioa ere izango dugu, noski. De Miguel auzia pil-pilean dagoen honetan, EAJren inguruko ustelkeriaz egiten ari diren epaiketaren gakoak hurbilduko dizkigu Ahoztar Zelaietak, beste hainbat konturekin batera.

Ez ahaztu, igandero 21:00etatik aurrerra, Arraio Irratian! FM 99.3!