Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Altsasukoak, Boro… ASKE!

Kaixo lagunok!

@Ekinklik

Iruñean Altsasuko gazteen alde egindako manifestazio historikoaren biharamunean, nola ez, gazte horien epaiketa izan dugu hizpide. Manifestazioan izan ginen gu ere, eta han bildutako iritziak izan ditugu entzungai.

Altsasukoena ez da, ordea, bihar Madrilen hasiko den epaiketa bakarra: La Haineko kazetari Boro ere epaitzekoak dira, monarkiaren aurkako protesta baten berri emateagatik. Epaiketa aurreko orduetan, Bororekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Muntaia polizial hauen berri emateaz gain, Lakaritarren kolaborazioa ere izan dugu asteon.

Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3! Esan dozenki!

Palestinako brigada feminista eta Arrosa topaketak

Kaixo!

Igandero moduan, irratsaio interesgarri askoa dugu gaur ere. Asteburuan Ondarrun izan gara Arraio Irratiko kideok, irrati libre eta komunitarioen Arrosa sareko topaketetan. Kuña lehiaketa irabazi genuen, eta bestelako gauza batzuk ere izan ziren, elkarrizketatxo batzuk ditugu… A, eta kuña lehiaketa irabazi genuen.

Horrez gain, iaz Palestinara joandako brigada feministako kide bat elkarrizketatzeko aukera ere izango dugu. Maddik kontatuko dizkigu bidaia berezi hartan bizi izandakoak.

Gainera, Herri Unibertsitateen balorazio txiki bat ere egin dugu ikasle mugimenduko kide batekin.

Hori eta gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

 

 

EHn badago zer entzun!

Kaixo lagunok!

Euskal Herrian badago zer entzun, bai! Eta ez gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulaz bakarrik ari, noski! Hogeitik gora irrati libre eta komunitariok osatzen dute Arrosa sarea, eta azken urteetako moduan, topaketak egingo dituzte asteburuan,  Ondarroan (Bizkaia). Irratien sare horretaz, topaketez eta Zebrabidea magazinaz aritu gara hizketan Maialenekin.

Hori, efemerideak eta gure bestelako ahuntzakeriak, igandero bezala, 21:00etan Arraio Irratian! FM 99.3!

Emakumeak* eta pentsionistak martxan!

Kaixo!

Martxoaren 8ko mobilizazio historikoa pasatu berritan, planto feministaren balorazioa egin nahi izan dugu. Batetik, egunaren balorazioa egin digu mugimendu feministako kide Ainhizek, eta bizi izandakoa kazetari begietatik kontatu digu Amaiak. Gainera, martxoaren 8az gain, pentsionisten protestak ere izan ditugu hizpide Duintasuna plataformako Marikruzekin.

Hau guztia, gure efemerideekin lagunduta! Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Zarauzko Hitza. Martxoaren 8ko mobilizazioa Zarautzen.

 

 

Aman Komunean badugu zertan borrokatu

Igande hontan, IJauna faltan, izugarrizko irratsaioa aurreikusten da, bai hoixe.

Efemerideetako arloan ezin ahaztu Gasteizen Martxoak 3an izandako sarraskia. Jada 42 urte pasa  dira.

Bestetik, Martxoak 8ko greba internazional feminista ere ezin aipatu gabe utzi.

Eta noski, elkarrizketak ere izango ditugu. Aman Komunak sarea hizpide, lehenengoa.

Sorreratik proiektu hontan aritu den Hartzea Lopez Urruñatarra izango dugu telefonoaren beste aldean.

Autogestioa eta auzolana ardatz dituen egitasmoaren inguruan luze eta zabal solastuko dugu.

Gainera, Euskal Udalekuen inguruan ere arituko gara, gela arroxera etorriko zaizkigu eta hainbat kide.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera

Adiorik ez!!