Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Gaztetxea eta Gararen expolioa

Kaixo!

Gaur ere gonbidatu ugari izan ditugu gela arroxean. Samaiko Zuloko sorginaren kolaborazioa izan dugu hasteko, Mexiko presidentearen azken deklarazioen harira, inperialismoaren inguruan aritu zaigu. Gaztetxeko kide Manexekin elkarrizketa izan dugu ondoren, Putzuzuloren egoeraren eta azken mugimenduen inguruan hitz egiteko. Azkenik, Gararen Harpidetu Etorkizunera dinamikari buruz aritu zaizkigu Asier Aiestaran Gara-ko Kirol saileko aduraduna Borja Idiakez Zarauzko batzordeko kidea. Egin-en zorra Gara-ri egotzi ondoren, proiektuaren egoera gertuagotik ezagutu ahal izan dugu.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Altsasukoak askatu!

Kaixo lagunak!

Gaurkoan Altsasutik gatoz zuzenean. Dozenaka mila jende elkartu gara hango gazteen askatasuna eskatu eta espainiar injustizia salatzeko, eta han entzundako hitzak ekarriko ditugu Arraioko uhinetara. Bestetik, Isla aldizkari berria ezagutuko dugu Danda gazte asanbladako kideen eskutik. 0. alea kaleratu berri dute, eta proiektuaren eta landutako edukien arituko zaizkigu.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3! Arraioz(a)harro!

 

Neguetxea eta Ibairen kolaborazioa

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa Ijaunak bakardadean egin beharko du, Zirriren ausentzia medio. Baina ez da bakarrik egongo, Geriza elkarteko kideak etorriko dira neguetxearen aferaz berriz hitzegitera. Ondoren Ibai, gure liburuzainarekin kolaborazioa izango da telefonoz. Eta irratsaioa ongi amaitzeko, nola ez, efemerideak!

Greba feminista eta Neguetxe

Kaixo lagunok!

Irratsaio bete-betearekin gatoz gaur ere. Ostiralean milaka eta milaka emakumek hartu zituzten kaleak greba feministaren deiari erantzunez. Zarauzko mobilizazioetan izan zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula, eta bertan egindako hainbat elkarrizketa eta eguerdiko ekitaldiko grabazioak emango ditugu. Bestetik, Neguetxe irekitzearen aldeko dinamikako kideak izango ditugu gela arrosean, azken asteetako egoeraren eta datozen mobilizazioen berri emateko.

Igandero bezala, gure efemeride eta kontuekin batera, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Martxoaren 3a eta greba feminista

Kaixo Ahuntzok!

Gaurkoan efemeride berezi bati eman diogu tartea, Martxoaren 3a. Duela 43 urte hil zituzten poliziek Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda, Gasteizen, eta garai hartan gertatutakoak nahiz aurtengo urteurrenak emandakoak errepasatu ditugu.

Aurretik, Zamaiko Zuloko sorginaren kolaborazioa eduki dugu, Martxoaren 8ko greba feministaren garrantzia azaldu eta aldarrikatzeko. Zarauzko egitarauaren berri ere eman digu gure kolaboratzaileak.

Betiko gisan, eta Xabier Arzalluz gogoan -agur eta… agur!-, igandero 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!