Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Matxinada katalana eta euskal ustelkeria

Kaixo lagunak!

Herrialde Katalanetara begira jarriko gara gaurkoan: Espainiako Auzitegi Gorenak independentisten aurkako sententzia eman ondoren, erantzun indartsua eman dute katalanek, mobilizazio masiboekin, greba orokorrarekin eta errepresio latzari aurre eginez. Asteari begiratua emateko aukera izango dugu Laia Altarriba kazetariarekin.

Ondoren, Ahoztar Zelaietarekin izango dugu kolaborazioa, Gasteizen Adi elkarteak antolatutako ustelkeriari buruzko jardunaldien bueltan. Hori eta askoz gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Ahuntzak bueltan, urriaren 12an hizpide

Kaixo lagunak!

Udako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Ahuntzaren Gauerdiko Eztula. Aurten ere kolaboratzaile bikainak izango ditugu, gaurkoan, Samaizuloko sorginarekin hasita.

Ondoren, atzoko eguna izango dugu hizpide: Hispanitatearen eguna, espainiar inperialismoarena, baina baita herrien erresistentziaren aldekoa ere. Zarautzen Alde Hemendik leloarekin egindako manifaz hitz egiteko aukera izango dugu batetik, eta Argiak mendeurrena ospatzeko egindako Deskoloniza Gaitezen ekitaldien berri ere ekarriko dugu, Lander Arbelaitzen eskutik.

Aspaldiko eran, efemeride eta umore gordinik ere ez zaigu faltako. Igandero 21:00etan, Arraio Irratian! FM 99.3!

Toldotik at! irratsaioaren hirugarrena

Elkartasun Udararen barruan sortutako ekimena da Toldotik At! irratsaioa, igande gauetan emititzen dena. Gaur izan da hirugarren saioa eta aurrekoetako aktualitateaz, musikaz eta literaturaz gain, une honetan arriskuan dauden Euskal Herriko gune autogestionatuen egoerak izan dituzte aipagai. Tolosako Ezpala gaztetxea, Errotxapeako gaztetxea eta Eztena gune autogestionatuaz hitz egin dute eta azken horretako kide bati egin diote elkarrizketa.

‘Toldotik At!’ irratsaio berriaren lehen saioa

Danda Gazte Asanbladak eta Geriza plataformak antolatutako Toldotik At! Elkartasun Udara ekimenaren barruan, irratsaio berria hasi dute. Udarako mugimenduaren berri emateko alde batetik eta intereseko aktualitateko gaiak jorratzeko bestetik. Berriak, elkarrizketak, literatura eta beste izango da, besteak beste.

Lehen saioan Gerizako eta Dandako hiru kide izan dira Gela Arroxean, udako ekimenaren funtzionamenduaz hitz egiteko.

Igandero iluntzeko 21:00etan Arraio Irratian, 99.3 fm.

Ainhoa eta 47ak herrian!

Kaixo lagunok!

Gaurkoan makroepaiketa berri baten inguruan hitz egin beharrean gaude. Ainhoa Baglietto zarauztarra izango dugu gaur gela arrosean, abokatu lanagatik 11/13 sumarioan auzipetua. 47 lagun epaituko dituzte denera auzi horretan, irailean hasita, eta Fiskaltzak 601 urteko kartzela zigorra eskatu du euskal preso politikoen eskubideen alde egindako lan juridiko, asistentzial eta politikoagatik.

Elkarrizketaz gain, gure liburuzainaren kolaborazioa ere izango dugu gaurkoan, ohiko efemeride eta ahuntzakeriez gain. Igandero bezala, 21:00etan Arraio Irratian! FM 99.3!