Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Itaia, ‘arduraz komunikatu dezagun’ dokumentala eta Aitziber Sarobe

Kaixo entzule!

Igande honetan, urtarrilak 31, 21:00etatik aurrera irratsaio bete-betea izango dugu. Alde batetik Antxeta irratiko kide den Aitziber Zapirainek zuzendu duen dokumentala izango dugu hizpide, “Arduraz komunika dezagun” . Bertan Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen da eta zuzendaria bera izango dugu gure uhinetan. Honez gain, Itaia, emakume sozialisten erakunde sortu berria ere ezagutzeko aukera izango dugu bertako kideen partetik. Kolaborazioaren atalean Aitziber Sarobe etorriko zaigu eta, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako.

Zer gehiago nahi duzu astea ongi amaitzeko? Sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an edo arraio.eus webgunean!

Donostiako azken gertakariak eta Ahoztarren kolaborazioa

Iepa kaixo!

Igande honetan Gipuzkoako hiriburura joango gara etxeratze agindua egurra ematen betearazten ibili diren eskuadroiek sorrarazitako egoera aztertzeko. Hortarako Alde Zaharrako Gazte Asanbladako kideak izango ditugu gure uhin askeetan. Kolaborazioaren tartean, gaurkoan Ahoztar Zelaieta gure korruptologoa etorriko da, kobitaren txertoa tokatzen zitzaiena baino lehen jartzen ibili den jendillajea zein den hobeto ezagutzeko. Amaitzeko maitasun/gorrotozko efemerideak izango ditugu.

Guzti hau, igandean, urtarrilak 24, gaueko 21:00etatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!

Urteko lehen eztula!!!

Urte zerri on ia denoi!

Igande honetan, urtarrilak 17, gaueko 21:00etatik aurrera 2021eko lehen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula izango duzue, zuzen-zuenean!!!

Urtea hasteko, jaio berri den mugimendu edo eragile bat izango dugu hizpide, Ehun, Euskal errepublikaren aldeko aldarria egiten duena. Bertako kideekin beraien asmoei buruz jardungo gara solasean. Kolaborazioaren tartean Samai-zuloko sorgiñaren bixita izango dugu. Eta, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako.

Galdu egingo duzu? Futbola edo beste serie bat ikusten egongo zara? Benetan??? Itzaldu telebista eta piztu irratia FMko 99.3an edo konektatu arraio.eus webgunea!

Urteko azken eztula!

Kaixo entzule!

Igande honetan, abenduak 20, urte gogoangarri hontako azken irratsaioa egingo dugu. Hortarako Iñaki Gil de San Vicente izango da gure uhin askeetan, Argalaz, Carrero Zuriz eta abarrez hitzegiten. Urte berezi hontako hainbat kontu ere izango ditugu hizketagai eta zozketa bat ere egingo dugu, zuzenean deitzen dutenen artean sari bikain bat zozketatzeko (gogoratu gure telefonoa: beatzi lau hiru zortzi sei zortzi bat zortzi hiru). Eta nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideekin esango diogu agur 2020ari.

Gogoratu, igadean 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus atarian zuzenean izango garela. Itzali telebista, mugikorra eta ordenagailua eta piztu irratia!!!

Ametsola, Kale o bale eta Aitziberren kolaborazioa igande honetan

Kaixo entuzle!

Igande honetan, abenduak 13, herriko bi proiektu berri ezagutuko ditugu: Ametsola eta Kale o bale. Bertako kideak gure gela arroxera etorriko dira, noiz, nola, zergatik eta zertarako sortu dituzten argitzeko. Aitziber Sarobe ere etorriko zaigu, bere hilabeteroko kolaborazioaren tartean. Eta amaitzeko maitasun eta gorroto pixkat banatuko dugu efemerideei esker.

Ez galdu eta sintonizatu igandean 21:00etatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an edota arraio.eus atarian, oso posible da sari bikain bat irabazteko aukera izatea irratira deitu ezkero… Adi egon!