Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Martxoaren 8ko ekitaldi eta protagonistak eta Aitziber Saroberen kolaborazioa

Iepa ia denoi!

Igande honetan ere irratsaio bikaina izango da Arraio Irratian, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

Gaurkoan, lehenik kolaborazioaren tartera Aitziber Sarobe etorriko zaigu, beti bezala, fin-fin, bere hausnarketak partekatzera. Ondoren martxoaren 8aren inguruan izandako ekitaldiak eskeiniko ditugu, grabagailua eskutan hartu eta kalean izan baikara. Zentzu berean, mugimendu feministako kide den Ekhiñerekin izandako elkarrizketa ere eskeiniko dizuegu. Eta irratsaioa amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak.

Zuzenean entzuteko sintonizatu igande honetan, martxoak 7, 21:00etatik aurrera zure irratian FMko 99.3a edo konektatu arraio.eus webgunera.

Malintxerekin konexioa Bartolori buruz eta Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa!

Iepakaixou!

Hemen gatoz berriz ere irratsaio interesgarri batekin. Igande honetan, otsailaren 28an, hasteko gure kolaboratzaile izarra izango da Arraioko uhin askeetan, Ahoztar Zelaieta. Ondoren, eta pasa den astean hanka sartu ondoren, baiezta dezakegu Bartolo “itxafero mekanikoa” hil zela 30 urte beteko direla igande honetan eta horri buruz hitzegiteko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kide izan den Malintxe izango da gurekin. Bai, aspaldiko partez bere ahots sakona entzuteko aukera ziango duzue! Malintxerekin Bartolo zein zen ezagutzeko aukera izango dugu, eta seguru beste hamaika kontuz ere arituko garela. Amaitzeko, nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak.

Hau dena, igandean, otsailak 28, zuzen-zuzenean gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 edo arraio.eus atarian entzungai!

Carmen Parejorekin solasaldia prostituzioari buruz!!!

Iepale!

Igande honetan, otsailak 21ean, luxuzko gonbidatu bat izango dugu gure uhin askeetan: Carmen Parejo. Bera, besteak beste, La Comuna aldizkariko zuzendaria da, beste hainbat mediorekin kolaboratzen duelarik noiz behinka. Prostituzioaren gaiari helduko diogu, gaia konplexua dela jakitun garenez, patxadaz hitzegiteko denbora eta aukera izango dugu, erpin eta iritzi ezberdinak aztertuz.

Baina ez da hori bakarrik izango Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan, historia aldatu zuten maitasun eta gorrotozko efemerideak ere izango ditugu, igande honetan herriko itxafero mekanikoaren omenez gainera!

Ez hutsik egin eta sintonizatu 21:00etatik aurrera FMko 99.3a edo sartu arraio.eus webgunean, etzara damutuko eta!!!

Zaldibar argitu, Samai-zuloko sorgiña eta Kataluniako hauteskundeak!

Epakaixou!

Igande honetarako ere maitasun guztiz prestatu dugu irratsaioa. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorriko zaigu bere hilabeteroko kolaborazioa egitera. Ondoren Zaldibar argitu plataformako kide batekin elkarrizketa izango dugu, hondamedia gertatu zenetik urtebete pasa den honetan zertan den egoera argitzeko. Hau gutxi balitz, Katalunia aldera ere begira jarriko gara, gure korrespontsalarekin bertan burutuko diren hauteskundeen inguruan hitzegiteko. Eta amaitzeko maitasun/gorrotozko efemerideak!

Zer gehiago nahi duzu? Kamixeta bat? Ba, deitu zuzenean Arraio Irratira igandean, otsailak 14, gaueko 21:00etatik aurrera eta zure izango da!!! Sintoniza gaitzazu FMko 99.3an edo arraio.eus webgunean.

Iñaki Gil de San Vicente eta aurreko asteko dokumentala

Iepakaixo!

Igande honetako Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa izango dugu irratsaioa hasteko. Ondoren, pasa den igandean burutzerik izan ez genuen elkarrizketa eskeiniko dizuegu. Aitziber Zapirain, Antxeta irratiko kidearekin “Arduraz komunika dezagun” dokumentalaren inguruan jardungo gara solasean, herri komunikabideek erabiltzen dugun hizkera sexistaren inguruan. Eta amaitzeko, nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Guzti hau, otsailaren 7an, gaueko 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus atarian!