Gaur, maitzak 29, Ahoztar Zelaieta gure korruptologoa etorri zaigu gure uhin askeetara. Berarekin Ertzantzaren espioatzari buruz aritu gara hitzegiten, El Salton argitaratu duen artikuluari tiraka.
Guar, maiatzak 22, gure “liburuzaina”ren bixita izan dugu. Berekin Julio Llamazarez autorea ezagutu dugu eta “Ez erran inori” Maddi Ane Txoperenaren liburua ekarri digu. Ondoren Iñigo Azkuerekin Literaturiaz jargun gara. Datorren maiatzaren 27tik 29ra ospatuko den Euskal Letren Plaza izan dugu hizketagai.
Gaur, maitzak 15, irratsaioa hasteko Zamai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Berekin “Sorginak, egaminak eta erizainak” liburuari buruz aritu gara. Ondoren herriko eragile den Haur Kultur Taldeko kideak etorri zaizkigu beraien egoeraren berri ematera. Errelebo faltak eragilearen jarraikortasuna kolokan du eta parte hartzeko deia luzatu dute, urtean zehar egiten dituzten ekitalden berri ematearekin batera. Ekitaldi hauek nola antolatzen dituzten ere kontatu digute. Haur kultur taldean parte hartzeko interesa duzuenok idatzi helbide honetara: haurkulturtaldea@gmail.com
Igandean, maiatzak 8an, Kortsikari buruzko irratsaio monografiko bat egin dugu. Irulegi irratiaren sakonean atalean, Kortsikan bizi den Joritz Larrasa eta Berria egunkariko kazetaria den Oihana Teyseyrekin aztertu dute kortsikar nazio askapen mugimendua. Hain zuzen ere hilabete inguru da Yvann Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoa eraila izan zenetik eta gertakari latz honek eragin duen mobilizazioak berriz ere aktualitatearen erdigunean jarri zuen frantziar estatuaren menpe dagoen irla zoragarri hura.
Bi asteko etenaldiaren ondoren eta Aste Santutan gure pekatu denak ongi garbitu ondoren, berriz gaizkia egiteko prest bueltatu gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!
Eta itzulera maiatzaren 1ean izan denez, ezin muzin egin langile klasearen nazioarteko egun honi erreparatzeari. Hortarako Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin aztertu dugu iragana, oraina eta geroaren zatitxo bat.
Entzun ezazue, ikasteko, hausnartzeko eta borrokara batzeko ezinbesteko saioa izan baita!