Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Etxebizitza sindikatuen sarea eta Ahoztarren kolaborazioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, maiatzaren 21ekoan, Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa izan dugu saioa hasteko. Argitaratu berri duen bere azken liburuaz aritu gara “Diagnostico Tolosaldea. La privaticación de la sanidad en en oasis vasco”

Ondoren Hego Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen sareko kideak izan dira gure mikro askeetan beraien ekinbideen berri emateko.

Entzun ezazue!

Liburuzainaren kolaborazioa eta Ikastolan matrikulazioa ukatu dietenen testigantza

Iepa kaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 14, aspaldiko partez liburuzaina etorri zaigu bere liburu gomendioak egitera. Eta gainera pasarte batzuk irakurtzen ere aritu zaigu. Ondoren Ikastolan matrikulazioa ukatu dioten guraso baten testigantza jaso dugu, puri-purian dagoen gai bat izanik lehen eskutik, edo ahotsetik, jaso dugu testigantza hori.

Entzun ezazue!

Zarauzko anbulategiko egoera, Zubietako errausgailua eta Literaturia

Iepa kaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, maiatzaren 7koan, hainbat gai izan digutu hizketagai. Hasteko zarauzko anbulategiko langile bat etorri zaigu beraien egoera kaxkarraz hitzegitera. Benetan entzutea merezi duen testigantza izan da, barne-barnetik ateratako adierazpenak izan baitira. Ondoren Zubietan ezarri duten errausgailua izan dugu hizpie, Usurbilgo errausgailuaren aurkako plataformako Joxe Marirekin. Eta saioa amaitzeko Literaturiaz aritu gara Itziar komunikazio arduradunarekin.

Ez ezazu galdu, entzun ezazu!!!

Iñaki Gil de San Vicenterekin maiatzaren 1az

Iepakaixou ia denoi!

Igande honetan, apirialren 30ean, hurrengo egunari begira jarri gara, maiatzaren 1ari begira hain zuzen ere. Eta hortarako gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan dugu gure uhin askeetan. Berarekin langile klasearen hainbat erpin aztertu ditugu, bai gure herrian zein inguruko estatu zapaltzaileetako hainbat gertakari ardatz hartuz.

Entzun ezazue!

Jakoba Errekondoren hitzaldia esklusiban!

Iepakaixou ia denoi!

Aste satentuetan gure pekatu guztiak garbitu ondoren berriz ere bueltan gara berdin jarraitzeko. Oraingoan gainera esklusiba batekin gatoz, Merkatua Bizirik elkarteak antolaturiko hitzaldiren grabazioarekin. Bertan Jakoba Errekondo jaungoikoaren bigarren semea izan zen eta gure grabailua ere bai. Bertan entzundako zuenganatu dugu gure uhin askeetan.

On egin!