Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2009

Rugby jokalari bat izango dugu gure saioan

Gaur Izerditan Blai saioan Zarauzko rugby taldeko jokalari den Gorka Bodas-i elkarrizketa egingo diogu. Denboraldia oraindik hasteko dutenez aurtengorako dituzten aurreikuspenak ta esperantzak zeintzun diren jakingo ditugu.

Bestetik, atzo bukatu zen Mundakako sufr txapelketa ere izpide izango dugu nola ez, beste hainbat gai ezberdinekin bezalaxe. Beraz galdu eziñezko zita gure irrati librean!!

Markus Schulz jauna Arraioko Kaiolatik

Kaixo gaztiak, ementxe gea berrize, bidai  berri baten atariyan! Gaurkuan material ugarikin, ordu bete motz geatuko zaigu martxa hontan!!! Gaur Markus Schulz eta bere trance doinuetaz mintzatuko gara. Aurten kaleratu berri duen Toronto diska berria biluztuko baitugu. Honetaz aparte, Asteburu honetan Durangoko festetan dagoen eskeintza elektroniko aparta ezagutuko dugu, eta hau gutxi bada, Lars Wickinger, Etienne de Crecy eta Martin Buttrich ere bixitan izango ditugu. Beraz badakizue, 20:00tan puntual zuen zai egongo naiz, zuek gabe bidai hau aspergarriagoa izango litzake eta!!!

Besarkada elektroniko bat!!!

Entzun ezazue Urriaren 6ko ZarataZarautz irratsaioa

Berandu baina azkenean lortu dugu Urriaren 6ko sarean igotzea. Astearteko saioan, Urretxun burutu zen II. Kroketa Fest jaialdiaz mintzatu ginen.

Honez gain, ostiral honetan Putzuzulon burutuko den kontzertua ere hizpide izan genuen eta amaitzeko nobedade berri batzuk entzuteko parada izan genuen.

enca.jpg

Playlista HEMEN duzue. Irratsaioa berriz, Podcastean: