Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Kalean da Otsoa Artzairen zuzenekoa

Arraio irratiaren eskutik, kalean da Otso Artzaik Putzuzulo gaztetxean eman zuen kontzertua. Folkcore Zarauztarrekin batera, Azaroaren 24an izan zen kontzertua, Txuri Zarauztar presoaren 20 urteko kartzelaratzea salatzeko. 12 urte inongo kontzerturik jo gabe egon ondoren, kontzertu berezi honetarako elkartu ziren eta Arraio irratiak etzuen aukerarik galdu kontzertu hau grabatzeko.

otsoartzai.jpg

Diska oraingoz, Putzuzulo gaztetxean, Arranon, Tarinen eta Eguzkin daude salgai 4 euroren truke. Bertan ateratzen den dirua irratiak eduki ditzakeen gastuak ordaintzeko erabiliko da

Gezurrez dekoratutako Arraioenea

Ostegun honetan Arraioenea gezurrez dekoratuko dugu. Paretak pintura transparentez margotuko ditugu, mahaia hankaz gora jarriko dugu eta guk inoizko irratsaio ederrena egingo dugu. 9etatik 10etara, 27 zapata eta Lizarriturri Dj doktorearen eskutik.

Mikel eta David Aguirrezabalaga Izerditan Blai

Gabonak izanagatik ez dugu oporrik hartuko. Bihar abenduak 26 asteazkena 20.00tatik aurrera Mikel eta David Aguirrezabalaga izango ditugu gure galderak erantzuteko prest. Eskubaloian jokatzen dute biek, batak Leongo Ademarren eta besteak Irungo Bidasoa taldean. 3 anaiak goi mailan jolasten dute, etorriko ez den Albertok Logroñoko Nathurhousen jolasten du. Hiru anaietatik bik Asobal ligan jolasten dute eta besteak Ohorezko B mailan.
Badakizue galdu ezinezko saioa izango da biharkoa ere.

David

AHTaren aurkako Arrasateko kronika (eta gauza gehiago!) Ahuntzekin!!

Hementxe daukazue igandean eginiko irratsaioa!!! Bertan kuña berria estrenatzeaz gain abenduaren 15ean Arrasaten burutu zen AHTaren aurkako manifestazioko ekitaldia emititu genuen. Lehiaketatxo bat ere egin genuen.

Besterik gabe, hemen entzuteko!

On egin ta gogoratu: datorren larunbatean 11etatik aurrera udaletxe aurrean Arraio Irratia egongo dela Santo Tomas azokan!!

Ta igandean 9tatik 11eta…. ahuntzaren gauerdiko eztula!!

JOKIN ARGOTE IZARDITAN BLAI

Gure hurrengo irratsaioan Añai baserriko Jokin Argote elkarrizketatuko dugu. 2007ko 2. mailako bikotekako txapelduna ta lau terdiko txapeldun ordea izango dugu abenduak 19, asteazkena 20.00tatik aurrea. Honetaz gain pelota inguruko berriak izango ditugu, ostiralean bukatu zen Bor-gethoko binakako txapelketan gure bekarioak egindako elkarrizketak izango ditugu entzungai. Hau dena gutxi ez balitz betikolez, herriko taldeen emaitzak izango ditugu, hondartzeko futbola ta nola ez eskubaloiko partdien kronika luze zabala.
Badakizue ez galdu irratsaio hau mundiala izango baita!!!