Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

3. urteurreneko DKa!!!

Kaixo Arraiokide!!

Arraio Irratiak 3 urte bete ditu FMko 99.3an. Hau dela eta disko konpakto (DK) berri bat kaleratu dugu Putzuzulo Gaztetxean grabatu ditugun kontzertu eta guk geuk grabatu dugun abestiarekin. Hauxek dira DK honetan aurkituko dituzun kantak:

1.- Arraio Irratia – 3 urte
2.- Gartxot – Geroa heldu da
3.- Zesatek – Maite zaitut Miren Azkarate
4.- Skasti – Autodeterminazioa
5.- Pariak bai – Murphy
6.- Betagarri – Gora beherak
7.- Anestesia – Erantzun
8.- OK Korral – Nire Zapatak
9.- Otsoa Artzai – Ilunpean
9.- Anari – Aingura hegodunak
10.- Napoka hiria – Rock in a free world

dkdk

Gogoratu grabazio guztiak gure fonoteka berrian eta zaharrean aurkituko dituzula libreki deskargatzeko.

Eta amaitzeko Arraio Irratiaren abestiaren letra hemen duzue, gustora kanta dezazuen!!

Duela urte asko zarauzko herrian
irrati txikitxo airera irten zan.
Baliabide gutxi ta goguak sobran
daukagunaik egin, ez pentsatu bitan

Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an

Gerora denborarekin egin zan bukatu.
Binilo ta kaseta ziraden ixildu.
Baina orduko haziak bizirik iraun du
ta guk oso gustora testigua hartu

Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an

Ta programaziyua daukagu betia:
irratsaio earrez baitago josia,
ahotsik ez dutenei jarriz belarria,
gure mikroa dago guztiz irekia

Hiru urte goaz uhinak astintzen.
Gertatuko gauzak guztiai kontatzen,
denak entretenitu eta informatzen.
Egon zaitez beti Arraio entzuten!

Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an

Arraio irratiak 3 urte bete ditu

Zarauzko irrati BAKARRAK 3 urte bete dituelako idazten dizuegu. Arraio irratiak, astebukaera honetan ospatuko du bere 3. urteurrena.

Giroa berotzen hasteko, Maiatzaren 15ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk Rock gaua izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Criminal Damage Estatu Batuarrak, Sospechosos Oñatiarrak eta Plan B Donostiarrak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

Maiatzaren 16an berriz, festa erraldoia antolatu dute arratsaldeko 18:00tan hasita. Ordu horretan eta frontoi txikian, bi orduko irratsaio berezia egingo dute jendaurrean. Bi ordu hauetan, Izuo Bakarlaria, Zarauztar Bertsolari gazteak eta antzerki berezia izango dugu. Guzti hau, lehiaketa berezi batez eta barra mobil elegante batez lagundua izango da.

m16_web.jpg

Honen ostean, gaueko 22:30etatik aurrera eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, kontzertu itzela izango dugu Karrozerias Betoño taldearekin. RIP edota Las Vulpess taldeetan ibilitako jendeaz osatua dago talde hau eta 80ko hamarkadako bertsio zaharrak egiten dituzte. Kontzertuaren ostean, DJ ElektroPeña izango dugu gau amaierararte.

Amaitzeko, Maiatzaren 20an, irratsaio berezia egingo da Arraioko egoitzan bertan. Gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaioko kide guztien artean bi orduko saioa egingo dugu, urteko errepasoa egiten, sketch bereziak egiten eta sorpresa asko emanez.

zeru_web.jpg

Beraz badakizue, astebukaera honetan ospatu ezazue irratiaren urteurrena gurekin. urteurrenean ikusiko garela

Sin Dios taldearen ibilbidea aztertuko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Maiatzaren 12ko irratsaioan, Sin Dios talde Madrildarraren ibilbideaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan. B laguna gogor iritsi da bere mini oporralditik eta ordu t´erdiko saio ikaragarria prestatu digu astearte honetarako.

Sin Dios taldea, Espainiar estatuko 90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako Anarcopunk talderik esanguratsuena izan da. 4 diska baino gehiago kaleratu zituzten eta hainbat bildumetan ere parte hartu zuten.

sindios24_entrevista.jpg

Asteartean beraz, galdu ezinezko zita bat izango duzue FM-ko 99.3an.

B.K.: bidaia espazioan eta denboran

 

maiatzaren 11ko saioan, espazioan ezezik, denboran ere hegan egingo dugu, aspaldiko bidaiek abantaila horixe dutelako, bi baten salneurrian…

zarauztik abiatu, alemaniara, arantzazu tarteko…

erakargarri???

sintonizatu arraio irratia 9etatik 10etara

Eztul irlandarra

Kaixo irratikide!!

Igande honetan ere, hutsik egin gabe, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaio izan zen Arraio Irrati libreko uhinetan gaueko 9tatik 11etara bitartean.


irlanda

Ohikoa den legez, efemerideak errepasatu genituen, pertsonaia zein gertaera ezberdinei buruz zertxobait gehiago ikas dezagun. Ondoren asteko errepasoari ekin genion, makina bat konturekin.

Gonbidatu bereziak ere izan genituen, beti bezala. Oraingoan Ipar Irlanda aldetik ibili diren lagun batzuk etorri zitzaizkigun bixitan, 3 egunetan bizitakoa kontatzearekin batera irlandari buruz gauza gehiako ikasteko aukera izan genuen. Lehiaketaren atalean, asmakizun dibertigarri betekin ibili ginen aurrera eta atzera. Irakurri duzun moduan, galdu ezinezko zita izan zen igande honetakoa ere. Osorik entzuteko hemen duzu aukera, on egin!



…..::::::DESKARGATU::::::…….