Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Minak arintzeko tirita bila

Asteazkenean Arraioenean mina izan genuen hizpide. Zer da mina? Zein min mota daude? Nola sortzen da mina? Eta inportanteena, nola sendatzen dira minak? Zein dira minaren sendatzeko tiritarik onenak? Hori eta gehiago Lizarriturri DJ Doktorearen musikak girotua.
Entzuteko egin KLIK HEMEN!

Melmak fest jaialdia ZarataZarautzen

Urtarrilaren 20ko saioan, Beasaingo Gaztetxean burutzen den 4. Melmak Fest jaialdiaz arituko gara.

Iada 4. urtea bete behar duen jaialdian, Freaknation, Erantzun, Interlude, Camara de Gas, Looking for an Answer edota Leadershit bezalako taldeak pasa dira.

melmakfest.jpg

Astearte honetako saioan, aurtengo edizioan partehartuko duten taldeez mintzatuko gara eta jaialdiaren nondik norakoez ere hitz engingo dugu. Gaur entzun ahalko diren taldeak, Warkoira, Trigger Travis, Fix Me, Black Panda edota Spandau Bullet izango dira.

Beraz badakizue, gaur, asteartea, 21:30etatik aurrera, sintonizatu arraio irratia.

Ahuntzen eztul berri bat!!

Igande honetan gai oso ezberdinak izan genituen Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Hasieran, eta ohikoa den legez, efemerideen errepasoa burutu genuen. Jarraian Urbinan izan zen AHTren aurkako nazio manifestaldia hizpide izan genuen.

Carlo
Garlo Ponzi eta iruzurrak egiteko bere eskemaren inguruan ere aritu ginen hizketan.

Eta amaitzeko Gazan burutzen ari den sarraskia dela eta, boikota egiteko Israeldar produktuen zerrenda aireratu genuen larunbateko Anestesia eta Erantzun taldeen kontzertuaren grabazio esklusiboarekin batera.

Hemen duzu aukera irratsaioa osorik entzuteko, on egin!

Arraioenea hauts bihurtuko dugu

Eta hautsez dekoratuko. Gaur 99.3an 21:15etatik eta 22:15etara.
Musika minimalista, komentario minimoak, asteko agenda, zenbait berri eta indeferentzia sortzeko izpiritua.
Gure asteroko osagaiak zure belarri zuloek zabalik jarrai dezaten.