Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Igande gaueko eztula entzungai!

Kaixo irratikide!

Atzo, igandea, gaueko 9tatik 11etara Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioa izan zen Arraio Irratian. Ijauna eta E-donatoren ahotsetan, beti bezela, makina bat gai jorratu ziren.
akira
Hasteko, efemerideak, eta oraingoan pertsonaia ezagun batzuen bizitza hobekiago ezagutzen lagundu zigula ezin ukatuko dugu. Asteko errepasoa ere burutu genuen, bai herrian zein kanpoan izan diren gertakari batzuk hizpide hartuta.

Mundua lo dagoen bitartean, eskeintzen hasi garen irrati nobelaren bigarren atala ere eskeini genuen. Gero eta intriga gehiago pillatzen ari da Joneren egoera delata…

Lehiaketa, Korrikaren berri gure korrespontsalen ahotsetatik, agenda eta abar luze bat ere izan genuen igandean.
Entzun nahi baduzu klikatu hemen:


….::::::DESKARGATU:::::……..

Ordenagailuz dekoratutako Arraioenea entzungai

Luzean gozo aritu ginen asteazkenean Mikel Olasagasti informatikariarekin. Gaurko aurrerapen teknologien erauntsi etengabean nola jokatu beharko genukeen azaldu zigun. Eta guk interes handiz jarraitu genituen esandakoak. Orain kunplitzea tokatzen zaigu.

Irratsaioa hemen duzue entzungai, ez osorik. Aurreneko hamar bat minutuak ez baikenituen grabatu. Badakizue, zuzenean entzuten ari denak izan behar ditu bere bentajak!

Arraioenea ordenadore bilakatuko dugu

Asteazken honetan 21:15etatik 22:15etara Arraioenea ordenagailu erraldoi bilakatuko dugu Mikel Olasagasti informatikaria izango dugulako gurekin. Berari galdetuko diogu zer den ordenadore bat, nola erabili beharko genukeen, zein aurrerakuntza aurreikusten diren (sarean, teknologian, domeinuetan…), zein aholku ematen dizkigun berak eta noski, zuek nahi duzuen hura ere galdetuko diogu.
Badakizue, asteazkenero bezala (ondorengo bi asteetan ez da izango oporrak medio) Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapatarekin astero dekoratuz aldatzen duen irratsaioa: ARRAIOENEA. Gure etxea, zure etxea.