Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Kaiolatiken beste eraso bat biharkoan!!!

Apa kaxo, bueltan gara, doinu elektronikoak motxilan sartu eta zuen belarriak laztantzeko prest!!! Beno ba, aste honetan ere nobedade mordoxka dugu zuei elarazteko, Akzidenz Grotesk, Shlomi Aber edota Robert Babicz-en doinu berrienak esaterako. Bestalde, orain bi aste hasi genuen atalarekin jarraituko dugu, hots, hamarkada honetako abestirik esanguratsuenak zuei gogorarazten, beraz, ez galdu biharko bidaia!!!

Besarkada elektronikoak guztioai!!!

Inauterien inguruan hitzegingo dugu Atalkan

Inauteriak datorzkigun honetan, jai hauen jatorri eta herriz-herriko aldaerei buruz arituko gara gaurkoan. Mozorrotzea karnabaletako kontua bakarrik ote da ordea?…

Hau dena laguntzeko, errezeta, irakurketatxoa, bestelako gomendioak eta girotze-musika. Gaur, 22’00etan, ATALKA10 (ia zenbakia bezain borobila irteten den!

momotxorro.jpg

Entzun atzoko soinuak

Beste astearte interesgarri bat izan genuen ZarataZarautz saioan. Lagun Izoztua eta B jaunaren gidaritzapean zarata doinu berriez gozatzeko aukera izan genuen. Honez gain, aurreko astebukaeran egondako kontzertuen balorazioa egin genuen eta astebukaera honetan egongo direnen inguruan ere informatu genuen.

kamorrah1.jpg

Irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Nobedade gehiago ZarataZarautzen

Beste astearte bat iritsi da Arraio irratian eta ZarataZarauzko jendea prest dago beti bezala zuen belarriak berotzeko.

fun.jpg

Gaurkoan ere nobedade gehiago izango dituzue entzungai gaueko 21:30etatik aurrera. Mexiko aldetik etorri zaizkigun disko berri batzuk entzun ahalko dituzue eta baita Puerto Rico inguruko talde batzuen soinu berriak ere.

Beraz ez ahaztu, gaueko 21:30etatik aurrera B jauna eta Lagun Izoztuaren ahotsak sintonizatzea eta gogoratu internet bidez ere entzun ahalko dela.