Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Marc houle-ren inguruko saio berezia gaurkoan

Iepa kaxo!!! Ba bai, Marc houle kanadiarra bihar Euskal Herrian izango dugu. Eta nola ez, Kaiolatik-en tarte berezia egingo diogu M-nus zigiluko dj-ari. Horrez gain Rodriguez jr frantziarraren doinu berriak izango ditugu entzungai, eta nola ez, saioa klasiko handi batekin bukatuko dugu, beraz badakizue, 20.00-tatik 21.00-etara sintonizatu Arraio Irratia. UP THE KAIOLS!!!

Irailaren 28an hasiko da ZarataZarautzen denboraldi berria

Irailaren 28an, ZarataZarautz irratsaioaren denboraldi berriari ekingo diogu. Udako oporraldien ostean, pilak kargaturik itzuli dira B Jauna eta Lagun Izoztua. Saio berrietarako gainera, beste esatari bat elkartuko zaie, Krispin alegia. Beraz, bikote izatetik, hirukotera pasako da saioa.

zarata_txiki1.JPG

Denboraldiko lehen saiorako, 8. Etengabeko Zarata izango dugu hizpide. Bi eguneko jaialdi honetan jardungo duten taldeen inguruan mintzatuko gara eta honez gain, udan zehar izan ditugun kontzertuez eta Urrian zehar gure inguruan izango diren kontzertuen inguruan ere mintzatuko gara.

Guzti honengatik, ez ahaztu astearte honetan zita bat duzula zaratarekin, gaueko 21:30etatik aurrera.

http://www.arraio.eus/deskargak/2010/ZarataZarautz/10-09-28

Gaur hasiko da Kaiolatiken kurtso berria

Kaixo lagunok!!! Bueno bueno, udako oporren ostean bueltan da Arraio irratiko zurrunbillo elektronikoa!!! Bai, kurtso berria hasten dugu eta motxila iñoiz baino beteago daukagu gainera!!! Uda guztian bildutako nobedadeak, Euskal Herrian bixitan izan diren dj-ak (argazkiko Ellen Allien esaterako), klasiko pare bat… Ezinezkoa gaurko irratsaioa galtzea!!! UP THE KAIOLS!!!

Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu bihar

Arraio Irratiko Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan, Irailaren 25ean. Goizean kalera irtengo gara prestatu berri dugun programazioa aurkezteko.

Udako oporraldia amaituta, lanean hasi gara berriz ere Zarauzko Irrati librean. Irratiko estudioa aldatu ondoren parrila berria prestatu dugu udazkenerako. Aurreko programazioarekin alderatuz, aldaketa batzuk jasan ditu, batipat arratsaldeko irratsaioetan.

Goizetan, Info 7ko Kale Gorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta la olla irratsaioez gozatzeko aukera izango duzue eta eguerdi partean, gure musika tarteak izango dituzue berriro ere. Arratsaldetan berriz, 17:00etako Anfora irratsaioa desagertu egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tas Tas irratiko Kaleko Bentanie saioa emitituko dugu.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrerako irratsaioetan ere aldaketak izango dira. Astelehenetan, Herrikolore magazina izango dugu. Asteartetan, Info 7ko Hegoaldeko ostatua eta gurean iada klasiko bat bihurtu den A Desalambrar saio internazionalista edukiko dugu. Asteazkenetan, Aititta Raduga eta Txolarre irratiko Bide okerretik… zuzen musika saioa. Ostegunetan berriz Irauli Uhinak saioa eta Ostiraletan Koska irratiko Munduko Sustraiak irratsaioa egongo da.

Gure irratsaioei dagokienez, aurreko Udaberriko zazpi irratsaioek jarraituko dugu. Honeiz gain, larunbatetan irratsaio hauen errepikapenak entzun ahalko dira.

udazkena_koloretan.jpg