Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ihesaz dekoratu genuen Arraioenea

Ohi bezala korbata jantzi, zutik jarri eta irratsaio berezia egiten aritu ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata, astiro eta amorruz. Asteazken honetan ihesaz aritu ginen, egunerokotasunaren zamak duen pisua arindu beharraz, aingurak askatu eta itsaso birjinen bila abiatzeaz altxor uhartearen bila, egunero astintzeko zorionaren bandera etxeko sofa gainera igota.

Gustu baduzue egin klik hemen eta aukeratu arraioenea081112.

zaratazarautz

Aupa lagunak!!!

Bihar ez da saio zaratatsurik egongo… baina horrek ez du esan nahi gure uhin libreak zarataz at geldituko direnik. 21:30tatik aurrera gaztetxeko beheko solairuan Dj Atton egongo da emakume ahotsdun musikaz dekoratzen astearte gaua, eta nola ez, zuzen-zuzenean entzuteko aukera izango duzu 99.3an!!! Aukeran nahio hurbiltzen bazeate Putzuzulo gaztetxera infusio edota garagardo bat hartzera musika onaz lagunduta. Signal lost, nausea, the soviettes, avengers……… eta hainbat talde izango ditugu entzungai!!!!

signal lost