Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

TXILIKU PUNTUAK ERANTZUTEN

txiliku1.jpg
Datorren asteartean, apirilak 17, Txiliku idazle zarauztarra izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte entzungai izango duzue FM-ko 99.3-an. Beraz, ez hutsik egin…. ez zerate damutuko!!!

Ahhhhhh…. eta zuetako norbaitek gonbidaturen bat proposatu nahi badu irratsaio honetarako, idatzi mezu bat helbide honetara: puntua@arraio.org Arraio irratia zuen irratia izatea nahi dugu, eta zuen iritzi eta proposamenak beharrezkoak ditugu. Beraz, animatu!!!!

zarataääää

Shikari et Anestesia ren monografikoak alde batera utziko ditugu astearte honetan. Eta hau zeba? ba…. oso erraza,  Mallorkatik bixita euki deulako eta Niako (ultimo preso) ta Fede (disease) etorriko dira beraien ‘abenturiyak’ kontatzea. Bihar parre egin nahi badezu sintonizatu 99.3-a, Arraio irratia. 22tatik aspertu arte Zaratazarautz, zure tarte zaratatsua.

Zeu Izan Zintezke

ArraioIrr2.jpg

Berriz ere astelehen hontan kontu-kontari edukiko ditugu bi hizlari gazteak. Hainbat kuriositate, zaharrak-berri diren istorioak, atal berriak: “ba al zenekien” tarte didaktikoa, gainean ditugun egunon agenda, zinea, musika, lehiaketatxoa ere barne, etab. luze bat entzungai arratsaldeko 19:00-tatik 21:00-tara.

…belarriyak garbitzen jun!!!

bertsolaritza&medikuntza

nahikari.jpgbertsolaritza&medikuntza
Datorren asteartean, apirilak 3, bi bertsolariren bisita izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo herritarrak arituko dira guk jarritako puntuei erantzuten. Era batera edo bestera biak medikuntzarekin lotuta daude… Honenbestez, “bertso-kirofano” bihurtuko dugu gure irrati estudioa!!!