Urriaren 16an, Erantzun taleko Hodei Xarmaren bixita izan genuen ZarataZarautz irratsaioan. Entzuteko aukerarik izan ez zenutenok orain duzue aukera entzuteko.
HEMEN klik eginda jeitsi dezakezue irratsaio osoa. Egun horretako Playlistaere jeitxi dugu zuek irakurri ahal izateko
Kategoria: Zaratazarautz
Igande honetan, urriaren 21ean, biran datozen bi talderen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Putzuzulo Gaztetxean.
Biran datozen Human Kompost Crust talde Frantziarra eta Alemaniako Lies Feed The Machine NeoCrust taldearen emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Kontzertua puntual hasiko da 23:00tan amaitua egon behar du eta.
Erantzun taldeko gitarjolea den Hodei Xarma izango dugu astearte honetan ZarataZarautz irratsaioan. Orain dela pare bat aste egon behar zuen irratsaioan zarata jartzen baina gaixotasun bat zela medio, ezin izan zuen astearte gauetako saioan parte hartu.
Beraz, astearte honetan beste bixita bat jasoko dugu gaueko 22:00etatik aurrera. Honez gain, astebukaera honetan ditugun inguruko kontzertuei buruz ere hitzegingo dugu
Erantzun taldeko gitarra jolearen baja dela medio lehengo astean ezin izan genuen inongo bixitarik eduki ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, laister izango dugu gure uhinetan Hodei Xarma jauna. Aste honetan berriz, Disease taldeko Fede abeslari Mallorkarra izango dugu bixitan.
Aurreko batean ere izan genuen arraio irratiko uhinetan DJ Amoniakorekin batera, Apirilaren 10ean ain zuzen ere. Egun horretako irratsaioa entzun nahi baduzue hemen duzue egun horretako irratsaioa.
Beraz badakizue, gaur gauean, 22etatik aurrera Federen bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan
Bi kontzertu ikusteko aukera izango duzue datorren astean, Zaratazarautz eta Amatista irratsaioen eskutik.
Asteazkena 7, Alemaniako 2 talde eta Bilboko Destierro taldea ikusteko parada izango duzue Putzuzulo gaztetxean 20:30etatik aurrera.
Ostegunean berriz, Amatistaren eskutik emakumez osaturiko bi taldek joko dute, Brida Eibartarrak eta Amurrioko Dale Wuelta taldeak joko dute.

Bi kontzertuak 23etarako amaituak egon beharko dute, beraz, puntual ibili.
Martxoaren 7a, Asteazkena:
Destierro–>Hc Crust-a Bilbotik
Status/Hysterie–>Hc Crust-a Alemaniatik
Confused–> Noise-Rocka Alemaniatik
Martxoaren 8a, Osteguna:
Brida–> Punk-a Eibarretik
Dale Wuelta–>Hc Punk-a Amurriotik