Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Ordutegi aldaketa ZarataZarautz irratsaioan

Pixkana-pixkanaka programazio berria hari gara egiten arraio irratian eta honen ondorioz ZarataZarauzko kideek gure irratsaioaren ordutegia aldatzea erabaki dugu. Gaurtik aurrera, gure irratsaioak, asteartetan, gaueko 21:30tan izango dira.

Honez gain, larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, kontzertu zaratatsua antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean.

violent.jpg

Bertan, 90. hamarkadako Violent Headache talde Bartzelonar mitikoa arituko da. urte askotan geldirik egon ondoren, oholtza gainera itzuli dira eta parada ezin hobea izango da Putzuzuloko kontzertu aretoan ikusteko.

Bartzelonarrez gain, Tolosako RAS taldeak eta Galdakaoko Venereal Diseasek joko dute.

Azken nobedadeez hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Gaur, 21:00etatik aurrera, inguruan atera diren disko berriez eta Bartzelona aldetik astebukaera honetan ekarri ditugun anekdotezhitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan.

Gogoratu ere, Ostiral honetan, Apirilaren 25ean, beste kontzertu bat antolatu dugula ZarataZarautz irratsaioaren partetik eta bertan egotera gomendatzen zaituztegu.

Apirilaren 25a

Bertan, honako bi taldek joko dute:

ASS TO MOUTH – Poloniatik grindcore teknikoaren erregeak, estatuan jo behar duten kontzertu bakarra!!!

BASURDE – Lobatotik crust bortitza. Ex-amoniako 87

Irratsaio berria Arraio irratian!!!

Arraio Blues! Igandero 16:00tik 17:00ta, zuen siesta lagun bikaina ta resaka arintzeko moduik onena!!

Gure ahotsak ez dia lirainenak ta gutxiyo igandetan, baino bihotzetz ta maitasun askokin inda, dana da goxo ta earra!!

blues.jpg

Musika lasaya, blues, soul, jazz, kantautore etb…, lo belaxe hartzeko moukuak!! ta tarteka tarteka zuzeneko batzuk ere jungo gea iten, zein talde edo kantautore desberdinak ekarriz edo beayei grabatutako elkarrizketak edo abestiyak jarriz grabaketan kalitatian menpe.

Talde bikaina eta gustora gabiltza lanian. Luze juteko esperantzakin, baino zuen laguntza ezinbestekua zaigu, gomendatu taldiak, kantak eta musika talde askustiko edo kantautoren bat ezautze bazue eo osatu edo bazeate, gukin kontaktau ta gusto askoz jasoko dizeu sayuan ta zuzeneko kanta batzuk jotzeko!!

Igandero, piztu irratia, sintonizatu Arraio Irratia, ta ondo lo in!!