Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Gauchoak ezagutzen

Azken astean behin eta berriz aipatu dugun Argentinara joango gara gaurko irratsaioan Sarai Beobideren eskutik. Herrialde honek zerbait berezia izan behar du, gure gonbidatua 3 aldiz egona baita bertan, eta hori deskubritzeko irrika gogoz gaude elkarrizketa honen esperoan.

Tango eder bat dantzatzeko prest bazaude, elkartu gurekin 21:00etatik aurrera FM-ko 99.3an!

Pedalei eman eta eman

Gaurkoan ezta bidaia eroso eta errazik izango gela arroxean, Gorka Aranguren eta Ganix Gesalaga gerturatuko baitzaizkigu euren txirrinduekin. Azken udan Izan Bidean egitasmoaren baitan murgildu ziren abentura ekarriko digute gurera, eta protagonismo nagusia bi gurpileko garraiobideak hartuko du.

Euren erritmoa jarraitzeko gai zareten frogatu nahi? Kuloteak eta kaskoa jantzi, eta Arraioko uhinetan elkartuko gara 21:00etatik aurrera!

Fadoak entzungai?

Beste itxialdi bat ate joka dugun honetan txaponaren beste aurpegia jarriko dugu gure entzule finentzat. Gaurkoan furgoneta martxan jarri eta Portugal aldera goaz Klara Gorospe eta Jon Peñagarikano “Elekropeña”-rekin.

Aurtengo udan egindako bidai frexko frexkoarekin gerturatuko zaigu gela arroxeraino bikote musikaria. Ez dakigu gaurko elkarrizketak zarata erritmo azkarrak, elektronika erritmo gozo eta zoroak edo zergatik ez fadoarenak izango dituen. Sintonizatu Arraio 21:00etatik aurrera eta ea zerrekin topatzen garen!

Indiako beste aurpegia

Iepele!!!

Azken egunetako hego haize zoroa aprobetxatuz bagoaz motxila egin eta beti zirrara berezia pizten duen herrialde bitxi bat ezagutzera. Horretarako gaurkoan Gorka Lizasoren hitz jarioaz gozatzeko parada izango dugu.

Beraz bidaiarien artean hainbesteko zalantza, isu eta zirrara sortzen dituen India harrigarrian izandako esperientziak ez badituzu galdu nahi, 21:00tatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.eus-en izango gara!!

BIDAIRIAK 1 – KORONABIRUSA 0

Aupa kaixo!

Inor gutxik espero izan arren hemen da Ithaka Ukatuz covid-19ari erronka bota eta bidaiatzeko asmoekin. Hemen dira Jacques Cousteau eta Willy Fog, eta nola ez hemen dira gobidatuak euren bidaia bikainekin: denboraldi berria hastera doa!!

Gaurkoan azken udan Europan barrena egindako bidaia batekin gatoz eta horretarako Xabier Escudero “Kaxper”, Iker Lizarriturri eta Joxean Del Rey izango ditugu gela arroxean.

Ez galdu ikasturte hasierari ongietorria emango dion irratsaio berezi hau, gonbidatu hauekin algarak, desordena eta kaosa ziurtatu baitauzkagu. 21:00tatik aurrera piztu Arraio!