Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Egoitz Maya izan genuen Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aurreko ostegunean Egoitz Maya izan genuen Atalkan gonbidatu. Makina bat kontu, istori, esperientzi eta ikastaro pasa-bizitakoa da Egoitz.    Eta horiei buruz jarduteko aukera izan genuen Atalkan.

Batetik, finantza aholkularia dugu Egoitz.  Eta finantza munduaren beste moduaz hitz egiteko aukera izan genuen.  Bestetik, parafarmazia baten jabea ere bada eta hori ere azaldu zigun pixkabat. Azkenik, musikaria ere bada eta horri buruz ere aritu ginen tor-torrea…

Orain artean ezagutzen ez genuen pertsona bat zen eta nahiko kontu, ideia eta kantu ekarri zizkigun gurera; milesker!

 

Aurrekoan entzuteko aukera izan ez zuenarentzat, podcastean aukera. Beti!

 

Zarauzko suhiltzaileak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Ostegun honetan zarauzko suhiltzaile parkeko suhiltzaileak diren bi kide izango ditugu Atalkan.

Lanbide ezezaguna eta urrunekoa askorentzat, betiko mito, txiste eta iruditeria gehienon buruetan…  Bestalde, hainbat aldiz ikusi ahal izan ditugu protesta pankarta naiz ekintzak zarauzko nahiz beste herritako suhiltzaile parkeetan. Azkenengoak hala dio: “Suhiltzaileak erreta”. Eta guk behintzat, ezer askorik ez genekien orain artean….

Honi guztiari buelta eman eta suhiltzaile lanbideari buruz gehiago jakin nahi izatera badakizue, ostegun gauean sintoniza gaitzazu zure irratian!

Txalaparta doinuak zuzenean

Iepa kaixo!

Oreka Tx-eko kideak izan genituen Atalkan aurreko ostegunean.  Saio ederra izan zen eta euren kontu eta komeriei errepaso itzela eman genien, euren presentziaz gozatuarekin batera. Eta gainera, txalaparta doinu inpriobisatuak eskaini zizkiguten tartean-tartean. Bejondeizuela bikote!.

Eta nahi duenak, saio osoa entzungai, hementxe.

 

 

Txalaparta doinu eta kontuak ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Aurrekoan aipatu bezala, aste honetan Harkaitz (eta beste gonbidatu sorpresa bat agian) izango dugu Atalkan. Harkaitz Oreka Tx taldeko kidea dugu eta aukera baliatuko dugu bere ibilbide txalapartikoari eta jorratu dituen proiektu ezberdinei (Nomadak Tx edota Hostoak, esaterako) errepaso sakona egiteko. Eta oraingoan, kanturik ez agian, zuzeneko txalaparta doinuak baizik! Ez galdu aukera!

Kaixo arraiozale!

Aste honetan ez da Atalka saiorik izango. (ooooooooooooooooh!).

Hurrengo ostegunean itzuliko gara dena den,  Harkaitzekin. (Nor den Harkaitz? Datorren astean emango dugu berri hemen bertan edo irratsaioan zuzen-zuzenean).

Gustora bizi!