Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

ENTZUN KIROL-HARRI-HERRIko KIDEEI EGINIKO ELKARRIZKETA

Hemen duzue asteazkenean egin genuen saioko zatirik interesgarriena. Igande honetan egingo den Kirol Harria Herria ekimena nondik etorri den, bertan zer izango den ta zein ibilbide izango duen aipatu zituzten.

Honez gain jakinarazi nahi dugu hau izan dela urteko azken saioa, abenduak 30an jai hartuko dugu urte berria ondo amaitzeko. Urrengo urtean etorriko gara kirol inguruko albiesteak ta protagonistak zuengana ekartzen. Ondo amaitu urtea ta hobeto hasi berria!!

KIROL HARRIA-HERRIA EKIMENA IZPIDE IZERDITAN BLAI SAIOAN

Apa kaxo!

Hemen gara gaur ere beste saio eder bat egiteko intentzioarekin. Gaurkoan bi elkarrizketatu izango ditugu, Lore Eizagirre ta Andoni Mazisidor. Biak Kirol Harria-Herria ekimean partaide dira, hainbat prentsaurrekotan agertu dira. Abenduan 27an antolatu duten eguneri buruz galdetuko diegu, baita zein helburu dituen elkarte honek. Gabonetan jokatu ohi zen futbol partida ez jokatzearen inguruan beren iritzia ere emango dute, Euskal herriko kirolariak sortu berri duten web orriaz ta atxkimendu kanpañaz ere bai.
abenduak 27

Honetaz gain asteburuan izan diren emaitza batzuk aipatuko ditugu, hotz boladagatik partida batzuk bertan geratu baitira. Hondartzako futbolean beste jardunaldi bat izan zen, naiz 2 partida ez ziren jokatu. Azkenik pelota izango dugu mintzagai Xotamano dj-aren eskutik gabonetarako txapelketa eder bat antolatu berri dutelako.

Beraz badakizue, ez hutsik egin 20.00tatik aurrera kirol solasaldi aparta Arraio Irratian!!

Egunik hotzenetan ere Izerditan Blai!!

Iepa kaxo!!
Tenperaturek laguntzen ez duten arren gaur ere Izerditan Blai irratisaioa izango duzue entzungai. Egun hotzetan berotzeko aukera egokia da kirola egitea edota kirol irrati saioa entzutea. Gaurkoan asteburuan izan ditugun partiden berri emango dugu, betikolez. Aipamen berezia eginaz saskibaloi taldeari 11 garaipena erreskadan lortu dituztelako.

Futbolean, gizonezkoen preferente mailan, taldea bolada onean dabil, hau ere mintzagai izango dugu nola ez. Baita hondartzako futbola ere, jardunaldi berri baten atarian baikaude.

Azkenik surf izango dugu, jada denboraldia bukatu baita. Bart gauean amaitu da Pipelineko Koroa Hirukoitzeko froga, Aritz Aranburu WQSen arituko da urrengo urtean, Mick Fanning-ek irabazi du munduko txapelketa ta Joel Parkinson izan da Koroa Hirukoitzeko txapeldun.

Beraz badakizue, kirolaren inguruko beste saio interesgarri bat 20.00tatik aurrera Arraio irratian 99.3an, zarauzko irrati librean!!

izerditanblai

“Moby Dick” eta “Kirol Harria” egunak hizketagai Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Jada igaro da bai zubi luze hau ta bada garaia web gunea ere berritzeko. Izenburuak ondo dion bezala gaurkoan bi egun hauek izango ditugu izpide. Lehengoa “Mobi Dick” eguna Aspanovas -ek (minbizia duten haurren gurasoen gipuzkoako elkarteak) antolatutakoa da. Egun hau abenduak 20an, igandea ospatuko da Zarauzko herrian, bertan, ekintza ugari izango dira egun guztian zehar, baita kirolari ezagunen parte hartze zuzena ere Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Marcos San Sgundo, Mirian Imaz, Aimar Irigoien….

Kirol Harria berriz Donostian burutuko da abenduaren 27an. Ekitaldi hau euskal herriko kirolariak bultzatakoa izan da, lehen aldiz, zazpi probintzitako kirolariak beren kabuz bildu dira Euskal Herriak nahi eta behar duen selekzioaren aldeko eguna ospatzeko.

Bi egun handi hauek aipatzeaz gain asteburuan jokatu diren partiden berri emango dugu, futbolean eta eskubaloian ez baizen atsedenik egon. Hondartzako futbola ere mintzagai izango dugu.

Gure herrian gertatu direnak ez ezik beste kontu batzuk ere izango ditugu, Tolosako 4 terdiko Jokin Argoteren finalean izan ginen eta bertako kronika egin dugu. Pil pilean dagoen surf txapelketaz ere jardungo gara gaurkoan, Koroa Hirukoitzeko 2. txapelketa bukatu da eta gaur bertan hasi beharko luke ondo bidean Pipelinen joktauko den azken txapelketa. Honez gain Eddie Aikau memoriala ere aipatuko dugu bertan Ibon Amatrian baitago gonbidaturik.

Beti bezala gaurko saioa ere oso interesgarria joango zaigu, eskerrak atzetik irrati saiorik ez dugun, euskadi gaztera pasa baita Arraioneako 27 zapata, agian kirol eskirol atala egiten hasi beharko dugu….