Gaur, apirilak 28, Arkamurka natur talderaren kolaborazioaren txanda izan da. Eta gaurkoan Sara Alkorta geologoarekin aritu gara solasean, geologiaz, aldeketa klimatikoaz eta abar luze batez.
Hemen gara berriz ere, opor luzueen ostean saio berri bikain bat eskaini asmoz. Horretarako gurean playeroetako ligako finalistak izango ditugu gela arroxean. Zirrara eta urduritasun askoko jardunaldia izan zen pasa den igandekoa eta bizipen horiek kontatuko dizkigute gaurkoan bertaratzen diren protagonistek.
Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, FMko 99.3an!!
Gaur, apirilak 21, irratsaio berezi bat egin dugu kaletik. Aspaldiko partez Edonatorekin batera mikrofonoa eskuan hartu eta EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan jardun gara. Hortarako hautesleku ezberdinak bixitatu ditugu eta alderdi politikoen egoitzetara ere joan gara. Arazo tekniko batzuk izan ditugu eta horrexegatik grabaketa ez da kalitate oso onekoa. Dena den, gaurko xelebrekeria zarauzko udaltzain batek Arraiko kamixeta erosi nahi duela zuzenean esan digunekoa izan da. Hau eta gehiago aurkituko duzu grabaketan.