Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2020

GKSko kideak, LABeko sozioekonomia arduraduna eta Aitziberren kolaborazioa!

Kaixo entzule!

Iganderako, azaroaren 15erako, beste irratsaio interesgarri bat antolatu dugu. Oraingo honetan, alde batetik Gazte Koordinadora Sozialistako kideak etorriko zaizkigu, beraien antolakundeari buruz hitzegitera. Ondoren Urola Kostako LAB sindikatuko sozioekonomia arduraduna izango da gurekin. Bestetik, Aitziber Saroberen kolaborazioa izango dela baiztatu dezakegu, aurreko astean piper egin ondoren. Eta hau dena gutxi balitz, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako!

Galdu egingo duzu? Telebista, webserie bat edo yutube ikusten egongo zara? Mesedez! Gaueko 21:00etan piztu irratia eta sintonizatu FMko 99.3a!

Aho bete hitz….more!

Kaixo,

Gaur hasiko den irratsaio berrian, sarean dauden eta interesgarriak izaten jarraitzen dutela iruditzen zaizkigun podcast feministak jarriko ditugu bertan.

Noiz behinka, gure inguruko sortzaileen altxortxo batzuk ere izango ditugu irratsaioko protagonista, Ipuinkontalari, monologista…sortu ahala lehentasuna izango dute irratsaioan.

Irratsaio hontako podcasta;

Mari Luz Esteban antropologoaren hitzaldia,

“feminismoa eta euskalzaletasuna, elkargune bat gehiago”

Rugbyko gazteak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurko saioan Zarautz Rugby taldeko Juan Sorreluzen bisita izango dugu. Garai gorabeheratsu hauetan Ohorezko B mailako liga orain aste batzuk hasi zen eta bi jardunaldi jolastera iritsi dira. Oraingo atseden tartea baliatuko dugu gaur artekoa errepasatu eta datorrenari begiratzeko. Juan iaz ere izan genuen gela arroxean, aste honetan Galdedebalden jardun zen baina gaur saio serio batera etorriko da.

Beti bezala elkarrizketa hau 21.00tatik aurrera entzuteko aukera izango duzu Arraio Irratian, FMko 99.3an!!