Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2020

Saskibaloi zein arraun kontuak Julen Egañaren eta Onintza Olaizolaren eskutik

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan mutilen Ulacia taldeko Julen Egaña elkarrizketatuko dugu. EBA ligak aurrera darrai eta hemen gertatzen ari denaren berri izango dugu protagonistaren ahotik. Bestalde, gaurko saioan Elena Azpeitiaren tartea tokatzen da, oraingoan Onintza Olaizola elkarrizketatu du eta hortaz arraun kontuak izango dituzte mintzagai.

Beti bezala hau guztia gaur 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Saharaz harro, HURRA SAHARA!

Kaixo entzuleok!

Igande honetan Saharaz arituko gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Hortarako, lehenik Embaren kide sahararra etorriko zaigu gela arroxera, lehen eskutik Marokok abiatu duen ofentsibaren eta honi nola aurre egiten ari zaion jakiteko. Ondoren, gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicenteren txanda izango da, berarekin Sahararen espolio eta okupazio kolonialistaren historia errepasatuko dugu. Amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerdieekin emango diogu agurra irratsaioari.

Hau guztia, zuzen-zuzenean, igande honetan, azaroak 22, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!