Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2020

Eurocopa honi ez! dinamika eta hezeguneen I. eguna

Kaixo entzule!

Gaurko saioan Tejeroren presentziaz gain, Aitziber Saroberekin I. Hezeguneen eguna eta Zaldibarko zabortegiaren kontuak izan ditugu.

Ondoren, Eurocopa honi ez! plataformako kide den Markos izan dugu gurean, dinamikaren nondik norakoak azaltzen.

Amaitzeko efemeride interesgarrri batzuk ere kontatu ditugu. Ez galdu aukera eta entzun ezazue!

Berrituz eta sendotuz, uhinak astintzen jarraitzen dugu!

Urte berrian sartu ahala, urteurren berriari begira jarri ohi gara Arraio Irratiko kideok, guretzat hain berezia den maiatzari begira. Hamalaugarren udaberria izango da aurtengoa, gazteen bultzadaz eta herriaren babesarekin berreskuratutako Putzuzulo gaztetxetik uhinetara salto egin genuela. Bide emankorra izan da, eta hala irudikatzen dugu etorkizuna ere: etengabe berrituz eta sendo.

Gaur egun, bederatzi irratsaio sortzen ditugu gela arrosean: aktualitateaz, musikaz, lagunarteko kontuez, bertsolaritzaz, kirolaz, zinemaz, erotikaz, bidaiez… Nork bere ahotsetik eta bere modura, autogestioa, lan militantea eta asanblada ardatz hartuta. Euskal Herriko gainerako irrati libre eta komunitarioekin elkarlanean, bestelako interesen menpe dauden medioek erakusten ez duten jardun eta errealitate bat azaltzen dugu denon artean, parrila ederra osatuz.

14. urteurrena prestatzen ari garen honetan, pare bat konturen berri eman nahi genuke: -Programazioa jendeari helarazteko,eskuorriak banatzen arituko gara bihar. Udaletxe plazan, 19:45etatik aurrera (euskal presto eta iheslari politikoen defentsan egiten den elkarretaratzean).

Berrikuntza bat bereziki nabarmendu nahi dugu aurten: denboraldi honetan, Orokieta Herri eskolako ikasleek egindako irratsaio bat emititzen ari gara asteartetik ostiralera, 13:00etatik aurrera. Orokietakoena ez ezik, hor dugu Ikastolako ikasleek egindako Kosta Kasta ere, hileko azken asteazkenetan, 19:00-20:00. Pozgarria da guretzat, sorreratik emititzen ari diren saioekin batera, Zarauzko haur eta gaztetxoek ekoitzitako tarteak izatea Arraioko uhin askeetan. 1980ko hamarkadan lehen aldiz piztu zuten Arraio zaharrari segida emanez, belaunaldi ezberdinak batzen jarraitzen dugu.

-Irratia kalera eta herriko beste gune batzuetara eramaten ere saiatzen gara. Horren adibide izan da, esaterako, astearte honetan (19:00) Garoa liburu dendan egindako liburu aurkezpena.

Urteurrenean ere aukera izango dugu gozatzeko. Modu askotako ikuskizunak prestatzen ari gara, arraiotar txikienen bisita ere espero dugu, eta ospakizunerako tarterik ere ez zaigu faltako, noski. Aurrerago zabalduko dugu urteurrenaren berri zehatzago.

Bitartean, uhin askeetan topatuko gara! Sintonizatu FM 99.3! www.arraio.eus

ZKEren 75. urteurreneko dokumentala eta playeruak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan orain gutxi estreinatu den dokumentalaren inguruan arituko gara. Iaz Zarauzko Kirol Elkarteak 75 bete zituen eta horren harira, sail ezberdinetako kideak elkarrizketatu eta dokumental bat burute zen. Otsailean estreinatu berri da eta jada sarean ikusgai dago nahi duen ororentzat.

Honetaz gain, playero kontuak ere izango ditugu oraingoan ere. Azken saiotik hona bi jardunaldi jokatu dira eta beste baten atarian baikaude. Beraz, badakizue, egin kasu gure adituei eta prestatu zuen kinielak! Hau guztia bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera FMko 99.ean izango duzu entzungai, Arraio irratian!