Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2019

Atalkariak

Ikasturteko zortzigarren eta azken saioa izan dugu maiatzaren 30 honetan. Eta emakume protagonistak arraio kide diren atalkariak izan ditugu. Beraien iritzia eskatu diegu Arraion eta beraien irratsaioetan parte hartzearen inguruan.

Nymeria berriz ere “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Baina entzuleen iritziak ekarri dizkigu oraingoan; zehazki, telesaileko emakumeen inguruan.

Eta saioarekin amaitzeko, hilabeteko hitza ekarri dugu gurera: pututsa, baldarra, traketsa.

Amaitzeko, eskerrak eman gela arroxeko gure katramila eta anabasa honetan jarraitzen egon zareten guztioi.

Bargastak uhinetan!

Gastronomiaren baitan bidaiatzen

Etxetik atera eta beste ingurune batzuk ezagutzeko edozein aitzakia omen da ona, eta gaurkoan  Nagore Gutierrez eta Eneko Arregi “Konpik” sukaldeko usainei jarraituz abentura ezberdin bat proposatuko digute.

Munduan zehar galduta dauden ertz ezberdinak batera ezagutzeko aukera izan du bikote paregabe honek, eta leku horietan izandako esperientzia kulinarioak gurekin elkarbanatuko dituzte.

Uhinen bitartez jaki goxo horien usaina zuen etxeetara bidaltzen saiatuko gara, beraz asteazkenero bezala 21:30etan puntu puntuan gurekin nahi zaituztegu Arraio Irratian!

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Maiatzeko azken saio honetan eskubaloiko ordezkari ezberdinak izango ditugu gela arroxean. Honela, denboraldiaren errepasoa egiteko baliatuko dugu bisita hau, helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko. Honetaz gain, Txaparrotan txapelketaren inguruan ere galdegingo diegu, izen ematea jada ireki baita.

Beti bezala, sintonizatu bihar, Arraio irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!