Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2018

LGTBIQ+ pantailatik aterako dugu

Gaurko saioan, LGTBIQ+ munduan murgilduko gara, bai pantailaren barruan, baita kanpoan ere. Horretarako, Zarautzen gai honen harira elkartzen ari diren lagunetako bat izango dugu: JM.

Homosexualitatea, homofobia, transgeneroa, transexualitatea, bisexualitatea, fikzioa, dokumentala, bizipenak… Galdu egingo duzu?

21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, 99.3 FMn.

 

Saioan, Facebook orrialde honetaz ere hitz egin genuen. Emaiozue begiratutxo bat!https://www.facebook.com/Zarauzko-lgtbiq-taldea…/

Indioarena egitea tokatzen da gaurkoan…

Iepele!!!

Jai konstituzionalak alde batera utzi eta gaurkoan ere Jack Cousteau eta Willy Fog zuekin izango gaituzue gela arroxetik zuzen zuzenean. Ander Zufiria “Txufo” eta Elixabete Berazaren hitz jarioaz gozatzeko parada izango dugu oraingoan. Bikoteak bidaiarien artean hainbesteko zalantza, isu eta zirrara sortzen dituen India harrigarrian izandako esperientziak azalduko dizkigute.

Kultura, gastronomia, ohitura, usain, soinu eta bizimodu ezberdinez gozatzeko aukera galdu behar al duzu? Hau guztia 21:30tatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.eus-en!!

Lurrak ez baitu konstituziorik, ostegunean ttirriki-ttarraka izango dugu!

Ostegunean hutsik egin gabe ttirriki-ttarraka (hankak lurrean) irratsaioa izango dugu. Datorren larunbatean San Prudentzion izango den  Ezkurra basotik-ahora ekimena aitzakia bezala hartuta Goiabeko  Leire eta Asier izango dira arraioko gela arroxan. Duela hainbat urte sortutako proiektuaren berri emango digute bertatik bertara. Bestetik, kolaborazio berri bat izango dugu saioaren hasieran,hileko lehen ostegunetan bertaratuko zaiguna  hain zuzen, garaiko produktuak, garaian garaiko elikagaiekin egindako errezeta sugerente bezain sanoak ekarriko dizkigu izenik ezin esan dezakegun hileroko gure kolaboratzaileak, basque kukinary centerretik guregana zuzenean etorriak. Horixe ba, ostegunero bezala arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara arraioko uhin libreetan elkar topatuko dugu .Osasuna eta askatasuna!

Kros mistoa, playeroen kiniela, surfa eta historikoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan denetarik izango dugu. Hasieran, kros mistoaz arituko gara, pasa den igandean izan zen 40. edizioa eta bertako emaitzak errepasatuko ditugu. Honekin batera playerotako kiniela ere egingo dugu, ostegunean mutilen 6. jardunaldia izango baita.

Aspaldian ez bezala, aste honetako saioan surfa tarte bat eskainiko diogu. Alde batetik Stephanie Gilmore izan da munduko txapeldun 7. aldiz eta Koroa Hirukoitzeko froga aurrera doa Hawaiien.

Azkenik saioa amaitzeko kirolari historiko bat ekarriko dugu gogora, hau ere aspaldian egiten ez genuenez gogotsu arituko gara, nor izan nahi den jakin nahi?? Ba sintonizatu Arraio Irratia bihar 20.00tan FMko 99.3an!!