Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2018

Apustu etxeak: Azpeitia eta Gasteiz

Kaixo ahuntzok!

Jokoa ez omen da errenta, baina negozio borobila bihurtu da enpresa batzuentzat. Azken urteetan, “krisi” deitutakoaz geroztik batez ere, asko ugaritu dira apustu etxeak eta apusturako makinak, horrek dakartzan ondorio kaltegarriekin. Gai horrek kezkatuta, mugitzen hasi dira, esaterako, Azpeitin eta Gasteizen. Dinamika horietako kideekin izan gara, Elkar-Ekin taldeko Imanolekin eta Judimendi auzoko Andrearekin.

Eta noski, horrez gain, ohiko efemerideak, komentario todologikoak eta umore ona. Igandero, 21:00etatik aurrera, FM 99.3! Arraio Irratian!

 

Zinema Itsua Palestinatik barrena!

Azaroari hasiera emango  dio Zinema Itsuak eta horretarako Palestinara bidaiatzea pentsatu dugu. Nagore Martinez eta Hodei Iruretagoiena izango ditugu gela arroxean, brigadistak izan ziren Palestinan. Bien bizipenek, Marlene eta Louisek prestatu dugun  zinema palestinarraren informazioarekin batera, herrialde okupatuaren argazki xeheago bat osatzen lagunduko digute.

Findu belarriak beraz!

Ostegunean 21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue.

ITHAKA UKATUZ hastera doa!

Gaurkoan irratsaio berri baten aurkezpenarekin gatoz, adi egon eta ez galdu aukera munduan barrena bidaiatzeko. Asteazkenero gela arroxeko giro epela zuen etxetara bidaltzen saiatuko gara Arraioko uhinen bitartez.

Horretarako gonbidatu ezberdinek euren istorio eta esperientziak ahalik eta modu goxoenean azalduko dizkigute. Gaurkoan Iñigo Belartietaren bixita izango dugu gurean; azken 5 urtetan Nikaraguan izandako esperientziak azalduz eta bide batez gaur egun herrialdeak bizi duen egoera korapilotsua esplikatuz.

21:30tatik aurrera zuekin elkartuko garelakoan, izan huntsa!

Basoa Crossfiteko kideak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Basoa Crossfiteko kideak izango ditugu gela arroxean. Azken boladan modan jarri den kirol honen inguruko nondik norakoak ezagutzeko baliatuko dugu, nondik datorren, zer egiten den eta gaur egun duen arrakastaren zergatia jakiten saiatuko gara.

Honetaz gain playeroetako kinielako beste jardunaldi bat izango den igande eguerdian gure kinielak ere egingo ditugu. Gogoratu zuk ere zeurea egin dezakezula aurpegiliburuaren bitartez.

Hau dena beti bezala bihar, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!