Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2017

Venezuela aurrera!

Kaixo ahuntzok!

Hau da hau… Uda aurreko azken saioa dugu gaur! Atsedenaldi bat hartuko dugu iraila bitartean, baina saio mamitsu batekin gatoz aurretik. Gaur Bilbon Venezuelako iraultza bolibartarraren alde izandako manifestazioaren aitzakian,Fakun Aznarez izango dugu gure uhinetan. Herrialde hartako egoeraz eta Euskal Herritik erakutsitako elkartasun internaziolistaz arituko zaigu kazetaria.

Euskal Herriak ere jaso du elkartasun hori askotan, eta horren lekuko dira, esaterako, hainbat herrialdetan bizi diren iheslari politikoak. Horietako bi sorterrira itzuli dira asteon: Alejo Moreno eta Arturo Villanueva. Arturorekin hitz egin dugu itzulera horri buruz.

Hori, asteko beste kontuen errepasoa eta askoz gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Badatoz Transpelaioak

Urtero bexala badatoz Transpelaioak eta Gurekin Jairen eskutik egitarau zabala duzue ekainaren 24ti 26era. Gogoratu Arraio Irratiak afaritan emango duela 24 eta 25 gauean.

Unai Eskobar triatloilaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharkoan nola ez triatloirali batek bisitatuko gaitu. Lehenago ere gela arroxa ongi ezagutzen du Unaik, denboraldi batez Txemi Galarraga bezala aritu baitzen saio honetan. Biharkoan ordea larunbatean egindako frogaren inguruan ez ezik Galizian begiz jota duen iron-manaren inguruan ere arituko gara. Aurtengo honetan ez du bete betean lehiatu Zarauzko triatloia denboraldiko helburu nagusia iron-mana egitea baitu. Honen guztiaren inguruan arituko gara berarekin beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Marlene eta Louis atentzioa eman duten emakumeen atzetik

Agian, entzun duzu zerbait edo nabaritu duzu haize boladatxo batek ilea zertxobait astindu dizula. Ez larritu! Marlene eta Louis izango ziren! Kaskoa eta eskularruak jantzi, eta sidekarrez espazioa eta denbora igaro baitituzte atentzioa eman diguten emakumeak aurkitzeko.

Inguruko lagunei galdetuz, izen pila bat bildu dute dagoeneko eta horiei buruz mintzatuko dira. Inoiz galdetu diozue zuen buruari zein emakumek eman dizuen atentzioa? Eta behin erantzuna erabakita (bai, erabaki egin behar da, ze ziurrenik bat baino gehiago bururatuko zaizkizue), zergatik etorri zaizuen hori? Kasualitatea ote izen batzuk errepikatzea?

Gaurko Transbolloenean aurkikuntzen berri izango duzue eta galderen erantzunak ere bai agian. Horretarako, sintonizatu 99.3 FM 21:00etan 3 emakumeren ahots erakargarriak entzungo dituzue (zein ote hirugarrena?).

Pelaiosanetan Jantoki Beganoa izango da

Badatoz aurten ere Pelaiosanak eta urtero bezala Jantoki Beganoa izango dugu txosnetan. Arraio Irratiaren eta Putzuzuloko Jantoki Beganoaren eskutik, afaritako aukera emango dugu Munoan.

Ekainaren 24 eta 25ean izango da, 20:00etatik aurrera. Aurten, jende falta medio, burritoak eta patata razioak izango dituzue aukeran.