Press "Enter" to skip to content

Oraingoan bai Oier Illarramendi etorriko da gurera

Kaixo entzule maite!

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu aureko asterako prestatu genuen saioa gauzatzerik izan ez genuelako. Hala ere surfaren berri eman genizuen agindu bezala. Biharko saioan ordea aurrekorako egindu genuen gonbidtua etorriko zaigu eta berarekin surf txapelketaren balantzea egingo dugu, kirol arlokoaz gain antolaketaren ingurukoa ere.

Bestetik Leihoak zarutzen garaipen garrantzitsuari aipu berezi bat eman nahi diogu, maila mantentzeko borrokan pausu garrantzisua eman baitzuten larunbatean.

Azkenik hondartzako futboleko final erdien berri emango dizuegu. Igande eguerdian tentsio eta emozio askoko partidak jokatu ziren zarauzko hondartzen, lehia gogorraren ostean final handia nortzuk jokatuko duten argituko dizuegu.

Beti bezala hau dena asteazkenan 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

images (2)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude