Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2015

Kostalde Baleadako kideak Zebrabidean

Zarautz aldera begira jarri gara gaurko saio amaieran, astebururako interesgarria izan daitekeen plan bati lekua egin asmoz. Euskal kultura, gastronomia eta itsas historia batu asmoz, Gipuzkoako Kostalde Baleada ibilaldia egingo dute larunbatean, Donostiatik hasi eta Zarautzera arte. Horren inguruko kontuak Arraio irratiko lagunek jaso dituzte bi antolatzaileren eskutik.

Iraia Eliasi elkarrizketa Arraio Irratian

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Zarauzko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua. Gaurtik aurrera, alfonbra gorriak hartuko du Donostia zortzi egunez, Zinemaldiaren 63. edizioa medio.

Euskal zinemari dagokionean, Amama pelikula izango da sail ofizalean estrenatuko delako sona eragin duena. Bertako protagonistetako baten hitzak jaso ditugu jarraian, Arraio irratiko lagunen eskutik, Iraia Elias aktorearenak, hain justu.

Kaiolatik saioaren 10. denboraldia gaur hasiko da!!!

Egunon elektronika zaleok!!! Gaur Kaiolatik saioaren denboraldi berriarekin hasiko gara!!! Udan atseden oparoa izan ostean, gogo biziz gara berriro ere doinu elektronikoak ziztatzeko!!!

Kurtso honetako lehen bixita Debagoiena aldetik datorkigu, zehazki Arrasatetik!!! Bertatik dator IÑ & JOSS bikote gaztea!!! 2013an hasi zuen bikote honek bere ibilbide artistikoa, beren herriko taberna ezberdinetan nahasketak egiten hasi eta The Addams Party​ bezalako festa esanguratsuetan ere parte hartuz!!!

Techno melodikoa eta dotoreziaz beteriko Deep housea nahasten dituzte beren sesioetan, eta horren erakusgarri izango da gaurko sesioa ere!!!

Badakizue lagunok, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratia​n!!! BUELTAN GARA LAGUNOK!!! UP THE KAIOLS!!!!